Guk intsumisioa TTIPari
Agiri hau sinatzen dugun herri mugimenduko eragileek, Europa eta AEBek gure bizkar negoziatzen ari diren Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlankioari, hau da, TTIPari intsumisio egingo diogula adierazten dugu. Honela Irungo Udalean hitzarmen honen aurka aurkeztu den mozioarekin bat egiten dugula adierazten dugu ere.
Gero eta nabariagoak dira prekaritatea, txirotasuna eta epe luzeko langabezia Irunen, hobe esanda, gorantz doaz. Gainera beste hiri eta herrietan bezala sektore publikoa pribatizatzearen aldeko apustua zabaldu, lan-baldintzen desregulazioa bultzatu, eta eskubide sozial eta zibilak murriztu dira. Aldi berean gure inguruko eremu naturala suntsitua izaten ari da merkatuaren logikapean.
Zerbitzu publikoen liberalizazioa bilatzen duen heinean, TTIPak hauen eskaintza Transnazionalen esku uzten du, bere botere esparru guztietan zerbitzu publiko guztiak arriskuan jarriz, eta honez gain, hautatutako ordezkarien kudeaketa gaitasuna murriztuz.
Honela merkataritza legeak beste edozein erreklamazio sozialen gainetik ipintzen dira, legedi ezberdinen gainetik jarriz. Herri mailako botere guneak dagoeneko merkataritza askearen eta inbertitzailearen babeserako egokipen estrukturalen menpe daude. Logika honek zerbitzu publikoak deuseztatu eta herri mailako botere guneen kudeatzeko askatasuna murrizten du, bere herriaren beharrei erantzuteko ahalmena kenduz.
Honela TTIPak gaur egun ematen ari den multinazionalen azpi-kontratazioan oinarrituriko ereduan sakonduko du, zerbitzu publikoak liberalizatuz eta enpresen interesak pertsonen interesen gainetik jarriz. Hitzarmenaren onarpenak udaletatik herritarrek beharrezkoak dituzten lan sustapen edo ekonomia soziala, eta herri merkataritza edota naturaren babeserako neurriak hartzea eta kudeatzea ezinezko bihurtuko luke.
Hitzarmen honek lan esparruan, ingurumenean, osasunean, elikaduran eta gure erabakitzeko eskubidean izango dituen ondorioak kezkatzen gaitu eta horregatik salatzea beharrezkoa deritzogu.
Horrenbestez, bizitza jasangarri eta sostengarri baten aldeko apustua egiten dugu zerbitzu publiko unibertsalak, lan baldintza duinak, berdintasunean oinarritutako ekonomia soziala, gertuko merkataritza, naturaren errespetu eta babesa, eta urra-ezinak diren giza eskubideen bitartez.
TTIPari EZ!
Gizarte-eragileak:
Lakaxita, STOP Desahucios Bidasoa, Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain, Irungo Askapena, Irun Ernai, Antxeta Irratia, Ezker Gantxoa irratsaioa, Ikasle Abertzaleak (Pio Baroja), Ikasle Abertzaleak (Gazteluzahar), Erletxea Bulegoa, Angulaberria, Ekologistak Martxan, Irungo Bilgune feminista, Gazte Komunistak Irun, Aldatsa Baratza, Xixare.
Sindikatuak:
LAB, ELA, CCOO
Alderdi Politikoak:
IRABAZI Ganemos IRUN, EPK-PCE Irun, Ezker Anitza Irun, Irungo EH Bildu, Irungo Sortu
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1419 irakurketak
- Castellano