Asteazkenean Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Asteazkena, Maiatza 20, 2020 - 20:30

Patxi Ruizek gose eta egarri grebako zortzigarren eguna betetzen du gaur. Hurkoei egindako deian bere borroka berretsi du eta bukaerara arte joateko prest dagoela esan du. Egunak pasatu arren, konbikzio eta koherentzia osoz hitz egiteko gai izan da.

Azpimarratzekoa da Jesus Hernandez buru duen Zuzendaritzarekin biltzera eraman eta bere bizitzaren kontrako mehatxuak egin zizkiotenetik, kartzelako ezein arduradun ez dela Patxirekin hitz egitera hurbildu.

Patxirekin elkartasuna
Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

 - Kartzelan:
Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba), Mikel San Sebastianek kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (maiatzaren 15era arte, Murtzia II).

Maiatzaren 17an: Renneseko Emakumeen kartzelan dauden lau preso politikoek gutun bana bidali dizkiete Renneseko eta Murcia II-ko espetxeeko zuzendariari Patxiren aurkako jazarpena eten dezaten.

Maiatzaren 17an: Rennesen dauden Saioa Sanchezek eta Itziar Morenok kartzelak banatzen duen janariari uko egin diote.

 - Kalean:
Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban.

Maiatzaren 14tik: lau pertsona gose greban Ondarroako Udaletxeko areto nagusian, eta larunbata gauean utzi zuten. Bertan martxan jarriko duten txandakako gose grebara batuko dira.

Maiatzaren 15etik: zortzi pertsona gose greban Ondarroako beste lokal batean.

Maiatzaren 15ean: Bilboko lokal batean sei pertsonak 48 orduko baraualdia hasi zuten.

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 15ean: Ezkerraldeko gose grebalariekin batera, beste bi pertsona sartu ziren asteburuan 48 orduko baraualdia egiteko.

Datozen mobilizazioak
Egunero
 - Urruña: 19:30ean biribilgunean, elkarretaratzea.
 - Donostia: 20:15ean Bulebarrean, kontzentrazioa.

Asteazkenean, hilak 20
 - Irun: 20:30ean San Juan plazan, kontzentrazioa.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Etiquetak: