Ostiralean berriz Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Ostirala, Maiatza 22, 2020 - 20:30

Patxi Ruizek hamaikagarren eguna bete du gaur gose eta egarri greban. 60 kilo pisatzen zuen atzo eta erizainak elektrokardiograma ere egin zion. Alabaina konfiantzazko medikuek erantzunik jaso gabe jarraitzen dute. Konfiantzazko medikuek analisi sakonagoak egin diezazkioten eskatu dute abokatuek epaitegira bidalitako fax baten bidez.

Gogorarazi nahi dugu kartzelako Zuzendaria Jesus Hernandez dela, baina berarekin batera erantzukizun zuzena daukatela Martin Zapata Ferez kartzelako medikuetako batek, Angel Luis Ortiz Espetxe Erakundeetako Idazkari Nagusiak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko Presidenteak, Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko Bigarren Presidenteordeak eta Jose Luis Castro Antonio Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko epaileak.

Patxirekin elkartasuna
Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:
 - Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).
 - Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).
 - Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.
 - Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.
 - Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.
 - Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Kalean:
 - Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (zortzigarren eguna bete dute gaur).
 - Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.
 - Maiatzaren 18tik: txandakako gose grebari ekin diote lau pertsonak Gasteizen. Bi egunetan behin, laukote berria sartuko da txanda egitera.
 - Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.
 - Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko.
 - Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote.
 - Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Txanda bakoitzean lau lagun sartuko da.
 - Maiatzaren 20an, Gasteiz
    3 kidek 48 orduko baraualdia bikoiztu dute, 48 ordu gehiago eginez
    31 kidek 48 ordu
    9 kidek 24 ordu
 - Laudion 8 kidek 48 ordu
 - Legution 2 kidek 48 ordu
 - Maeztun Kide batek 48 ordu
 - Zalduondo Kide batek 48 ordu
 - Maiatzaren 20tik: Etxarriko gose grebalariekin batera Etxarriko Gazte Asanblada txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Datozen mobilizazioak
Egunero
 - Urruña: 19:30ean biribilgunean, elkarretaratzea.
 - Donostia: 20:15ean Bulebarrean, kontzentrazioa.

Ostirala, hilak 22
 - Irun: 20:30ean San Juan plazan, kontzentrazioa.

Etiquetak: