Hondarribian asteartean Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

Non: 
San Pedro kalea
Data: 
Asteartea, Maiatza 26, 2020 - 19:00 -tik Asteazkena, Maiatza 27, 2020 - 18:55 -ra

Gaurkoan Patxik bere 15. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Bere egoeran ez dago aldaketa azpimarragarririk. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du.



Patxirekin elkartasuna
Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:
 - Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).
 - Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).
 - Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.
 - Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.
 - Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.
 - Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.
 - Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.
 - Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.
 - Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastianek bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan.

Kalean:
 - Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.
 - Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.
 - Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko. Caracasera iritsi zen eta Espainiako Enbaxadan idazki bat eman zuen Patxiren alde.
 - Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Hirugarren pertsona bat maiatzaren 21etik.
 - Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Bost lagun daude orain.
 - Maiatzaren 20tik Araban elkartasun baraualdiaren dinamika horri amaiera eman diote. Argitaratutako agirian berriz kaleko dinamiketara batuko direla esan dute. 69 gaztek hartu dute parte.
 - Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.
 - Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.
 - Maiatzaren 21etik: Igandera arte zazpi pertsonak gose grebari ekin zioten Elizondon.
 - Maiatzaren 22an: Erlaitzeko zazpi kidek 48 orduko baraualdiari ekin diote Irunen.
 - Maiatzaren 22tik: 21:00etan 48 orduko baraualdiari ekin zioten hainbat lagunek Burlatan.
 - Maiatzaren 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakako dituzte euren artean, bost egunez.

Hurrengo mobilizazioak:
Egunero
 - Urruña: 19:30ean biribilgunean, elkarretaratzea.
 - Donostia: 20:15ean Bulebarrean, kontzentrazioa.

Asteartea, hilak 26
 - Hondarribia: 19:00etan San Pedro kalean, kontzentrazioa.

Etiquetak: