Gaurkoan Patxik bere 19. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Gose eta egarri grebaren ondorioz, nahiko mingarriak izaten ari diren zauriak atera zaizkio mihian (mihi fisuratua delakoa) eta momentuz ez diote horretarako tratamendurik eman.
Konfiantzazko medikua kartzelako medikuekin kontaktatzen saiatzen ari da Patxiri egin beharreko hainbat froga eta tratamendu aholkatu nahian, baina ez du erantzunik jasotzen. Fax bidez utzi du bere gomendioen arrastoa.
Mobilizazio Eguna deitu dugu larunbaterako, maiatzak 30. Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan (Irunen San Juan plazan 13:00etan) eta arratsaldean herrialdeko manifestazioak Baionan, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon (Donostian 20:15ean Bulebarretik)
Patxirekin elkartasuna
Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:
Kartzelan:
- Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).
- Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).
- Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.
- Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.
- Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.
- Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.
- Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.
- Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.
- Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastianek bost eguneko gose greba burutu zuen Murcia II-ko kartzelan.
Kalean:
- Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.
- Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote.
- Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote.
- Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.
- Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakatuko dituzte euren artean, bost egunez.
- Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.
Hurrengo mobilizazioak
Maiatzak 30, MOBILIZAZIO EGUN NAZIONALA
- Irun: 13:00etan San Juan plazan
- Donostia: 20:15ean Bulebarretik
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 582 irakurketak
- Castellano