Ostiralean 'Covid ziurtagiriari ez!' kontzentrazioa Donostian

Non: 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
Data: 
Ostirala, Abendua 10, 2021 - 19:30

COVID ziurtagiriaren ezarpenaren harira

Koronabirusaren inguruan asko hitz egiten da, ez, ordea, koronabirusaren gaineko burgesiaren kudeaketaz. Erabat normalizatu da koronabirusaren hedapenari salbuespen politiken bitartez erantzutea, eta badirudi birusari aurre egiteko modu bakarra eskubideen urraketak eta kontrol sozialaren handitzea direla. Kontrara, osasungintza sistema indartsu eta unibertsal baten beharra eztabaida publikotik guztiz kanpo geratu da, eta ¡txuraz arduratsuenak diren politikariek ere ez dute horretaz hitz egiten.

Burgesiaren kudeaketa eredu horren baitan kokatzen da COVID ziurtagiriaren ezarpena. Lehenik eta behin, neurri horrek biztanleriaren gaineko kontrol mekanismoak handitzea dakar nahitaez. Izan ere, ziurtagiri horrek datu pertsonalen gaineko kontrol handiagoa dakar eta norbere intimitaterako askatasuna modu nabarmenean urratzen du. Horrek gizarte kapitalistaren joera orokor bati erantzuten dio, gizartearen pobretze orokortuaren baitan kontrol neurriak erabat areagotu direlako azken hamarkadetan. Burgesiaren eskuetan teknologiaren garapena kontrol soziala handitzeko ere erabiltzen da, kasu honetan digitalizazioaren erabilerarekin ikus daitekeen bezala. Horrez gain, COVID ziurtagiriak segregazioan ere sakontzen du, gizarte burgesak esparru askotan egiten duen bezala (hezkuntzan eta osasungintzan, besteak beste), arrazoi desberdinengatik ziurtagiria eduki ezin dutenen zenbait eskubide urratuz eta beraien aurkako kriminalizazioa erraztuz.

Gainera, guztion osasunaz arduratzen omen diren politikari profesionalek, are eta testuinguru errepresiboagoa sortzen dute horrelako neurrien bitartez. Kasu honetan, COVID ziurtagiriaren harira, erraztu egiten dituzte poliziaren interbentzioak, isunak jartzea, kriminalizazioa, jazarpena... Ez du balio behin eta berriz horrelako testuingurua ahalbidetzeak eta ondoren polizia-gehiegikeriak salatzen ¡biltzeak.

Nabarmena da, halaber, COVID ziurtagiriak tarmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten diela, besteak beste, izugarrizko dirutzak ateratzen dituztelako txertoen salerosketetatik. Nahiz eta osasunaren auzia lehen mailako arazoa den egungo gizarte kapitalistan (koronabirusaz gain, dena delako gaixotasun eta gaitzak hedatuta daudelako, eta horietako asko pobreziarekin lotuta daude), ezingo zaio aterabide integral eta errealik eman osasun politika burgesen bitartez.

Egoera hau salatzeko mobilizazioak egingo ditugu datorren ostiralean Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Covid ziurtagiriari ez!

Etiquetak: