Bidasoa izenik gabekoen ibaia izan ez dadin. Elkarretaratzea bihar San Juanen

Non: 
San Juna Plaza, Irun
Data: 
Larunbata, Apirila 2, 2022 - 12:00
Antolatzen du : 
Irungo Harrera Sarea

MARTXOAK 31 IHS

Irungo Harrera Sarea.- Iazko apirilaren 19an, laster urtebete beteko direnean eman behar izan genuen migrazioaren aurkako politikek eragindako Tessfiten heriotzaren berri, lehen heriotza izandakoa. Orduan, argi azaldu genuen ez genuela mamu bilakatzen utziko inor. Bidasoan, Mediterraneoan bezala gertatzen ari diren heriotzak ekiditeaz gain, igerian gurutzatzeko ideiak bere horretan jarraitzen duen bitartean, izen eta abizenak nahi ditugu haien familien eta lagunen eskubideen defentsan, haien duintasunarengatik eta dolua pasa ahal dezaten. Gure herriaren historiaren alde ere; beste behin gerta ez dadin.

Atzo Ibrahimaren gorpua aurkitu zuten Bidasoa ibaian desagertu eta ia hiru astetara. Ekidin zitekeen heriotza da. Irungo Harrera Sareak denbora luze darama horrelako drama bat gertatuko zela ohartaraziz, eta horregatik giza korridoreak eta bide seguruak denentzat eskatuz dagokien Ipar eta Hego Euskal Herriko erakundeei. Gaur, apirilak 1, berriz egiten diegu eskaera. Horrez gain, Ibrahimaren gorpua aberriratzeko haren gertuko eta familiarentzako erraztasunak eskatzen ditugu.

Ikusi dugu, zorionez, errefuxiatuei baliabideak jartzeko azkartasuna erakutsi dutela euskal erakundeek eta jarrera horri eustea nahi genuke. Aldi berean erakundeen arteko mahaia Ukrainako herriari baita Afrikatik datozen pertsonei ematen ari zaien harrera duina handitzean tematzea nahi dugu. Europar Batasunean, 2000. urteaz geroztik, legezko tresna bat dago horretarako bertakoentzat. Harrera horretarako bitartekoak badaudela ikusten dugu.

Era berean, Irun eta Hendaia arteko poliziaren kontrol arrazistekin amaitzea beharrezkoa dela uste dugu. Izan ere, bide ez seguruak hartzeko arrazoi nagusienetako bat da.

Heriotza hau ez delako ustekabekoa, familiari aberriratze prozesua errazteko eta migrazio bide seguruen defentsan elkarretaratzeko deia luzatzen dugu apirilaren 2rako larunbata San Juan plazan.

EUSKAL HERRIA HARRERA HERRIA HARRERA DUINA ETA GIZA KORRIDOREAK DENENTZAT

Etiquetak: