Liburu aurkezpena Kabigorrin: Latinoamerikaren zain urratuak

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku
Data: 
Osteguna, Urtarrila 13, 2022 - 19:30

kartela

Latinoamerikaren zain urratuak (Las venas abiertas de América Latina jatorrian) Latinoamerikako historia eta kolonialismoa ulertzeko ezinbesteko liburua da. Liburua zentsuratua izan zen Argentina, Txile eta Uruguaiko diktadura militarrekiraun bitartean.Ingelesko bertsioak hedapenahandia izan zuzen 2009an Hugo Chavesek Barack Obamari oparitu zionean, 2021ean liburuaren 50, urterrenean, edizio bereziak egiten ari dira munduan zehar.

Eduardo Galeano Montevideo, Uruguay, 1940-2015

Idazle eta kazetari ezaguna da. 1971n argitaratutako Latinoamerikaren zain urratuak saiakerarekin famatu zen eta handik bi urtera, espetxeratua izan ostean, erbestera joan behar izan zuen Uruguako militarren estatu-kolpearen ondorioz. Ez zen 1985 arte itzuliko Saiakerak idazten hasi bazen ere, literatur lan ezagunak argitaratu zituen, euskarara itzulitako Hitz ibiltariak, Ispiluak eta Emakumeak besteak beste.

Iñaki Alegria Loinaz, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria izan da. UEUko kidea da eta 2014tik 2018ra zuzendaria izan zen. Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta euskarako itzultzaile automatikoen (Matxin, Opentrad, Elia.eus...) sortzaileetako bat. Hizkuntz teknologian eta IKTetan aditua da, eta gai horien inguruan hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu. Zenbait liburu eta artikulu tekniko itzuli ditu.

Etiquetak: