Larunbatean Itaiaren jardunaldi nazionalen aurkezpena Irunen

Non: 
Irungo Palmera Montero gunea
Data: 
Larunbata, Maiatza 14, 2022 - 11:00


Bigarren urtez jarraian, Euskal Herri mailako jardunaldi bat antolatu du Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Ekainaren 4an izango da topaketa, Hernanin. Iaz ere egin zuten halako jardunaldi bat ikasturte amaieran; ehunka pertsona bildu ziren Urretxu-Zumarragan. Itaiako kideek azaldu dutenez, jardunaldiaren helburua da emakume langileek jasaten duten zapalkuntzaren inguruko "analisiak egitea", baita "horri aurre egiteko ditugun erronka politikoen inguruan eztabaidatzea" ere. Gisa horretako ekimenen garrantzia azpimarratu du Itaiak, "sistema kapitalistan emakume langileon despolitizaziorako bitartekoak jartzen direlako, teoriarekiko eta politikarekiko ditugun interes eta gaitasunak oztopatuz".

Itaiakoek Hernanin burutuko diren jardunaldi nazionalen aurkezpena egingo dute larunbat honetan, 11:00etan, Irungo Palmera Montero gunean.

Etiquetak: