Azaroaren 25ean mobilizazioa antolatu du Itaiak Irunen

Non: 
Mosku
Data: 
Ostirala, Azaroa 25, 2022 - 19:00


Aurten ere mobilizazioak prestatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako, "Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki" aldarri modura hartuta. Hain zuzen, Euskal Herriko 29 herritan deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek. Irunen ere mobilizazioa antolatu du Itaiak, 19:00etan Moskun.

Itaiak beharrezkotzat jo du "indarkeria matxista normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gainditzea" eta hori helburu duen "antolakuntza sozialista eraikitzea".

Horren bitartez, emakume langileon babeserako zein erasotzaileei aurre egiteko eraginkorrak izango diren baliabideak sortu eta garatzen jarraituko du.

Etiquetak: