Bidasoko Itaia.- Ostiral arratsaldean gizon bat atxilotu zuten Irunen adingabeko neska bati ukituak egiteagatik eta bahitzen saiatzeagatik. Dirudienez, gizonak goxokiak eta drogak eskaini izan dizkie haurrei berarekin joaten saiatzeko.
Honen aurrean, antolakunde sozialistak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldeko 19:00tan Irungo San Juan Plazan. Jada aste honetan deitzen duen bigarren kontzentrazioa da, eta indarkeria matxistari aurre egiteko beharra azpimarratzen du. Besteak beste, Bidasoko Itaiak indarkeria matxistaren aurkako mekanismoak garatzen eta espazio seguruak sortzen jarduten du, hala nola, festa giroetan protokoloa ezarrita.
Azken eraso hau salatzeko deialdia luzatzen du “Indarkeria matxista orori aurre egin” lelopean, igandean 19:00tan San Juan Plazan.
- 54 irakurketak
- Castellano