Bidasoko Itaia.- Ostiral arratsaldean gizon bat atxilotu zuten Irunen adingabeko neska bati ukituak egiteagatik eta bahitzen saiatzeagatik. Dirudienez, gizonak goxokiak eta drogak eskaini izan dizkie haurrei berarekin joaten saiatzeko.
Gaur arratsaldean, Bidasoako Asanblada Feministak eta Itaiak elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 19:00etan, joan den asteburuan Irunen izandako azken eraso sexista salatzeko.
Txingudiko Elkarte Feminista.- Joan den ostiralean, otsailak 4, indarkeria matxistaren erasoa jasan genuen; izan ere, LGTBI mugimenduari babesa ematen dion gure muralaren bandalizatu egin zuten eta, aldi berean, Txingudiko Elkarte Feministan lanean ari garen emakumeok iraindu gintuzten.
Formazio proposamena indarkeria matxista kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa aukera ditugu? Emakumeen kontrako eraso matxisten tratamendu judizialaren ezaugarri eta datu naguasiak