SOS Arrazakeria Donostia.- Hainbat dira azken aldian El Infierno izeneko eremuan abandonatutako eraikinetan bizi diren pertsonen gaineko esku-hartze polizialak. Azkena joan den astelehenean, irailaren 7an.
Ertzaintzaren baimena jaso ondoren, Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi zien erakunde horiei kanpaldia debekatuta zegoela, zegokion udal ordenantzak debekatzen zuelako, eta gaztigatu zien diru-isuna jarriko zitzaiela kanpaldian parte hartzen zuten lagunetako bakoitzari, eta kanpaldia desegin beharko zutela.
SOS Arrazakeria elkarteak eta Donostiako Harrera Herritarren Sareak salatu dutenez, nazioarteko jomuga duten konpainiak Donostiako autobus geltokian kontrol arrazistak egiten ari dira.
Barruko muga zeharkatu baino lehen, Schengen barruko mugak zeharkatzen dituen autobus-linea batek ezin du bidaiarien pasaportea edo egoitza-baimena kontrolatu barne-muga zeharkatu baino lehen, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen garraioa saihesteko aitzakiarekin.
ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Dakizuen moduan, Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma, sortu berri da duela hilabete batzuk. Eta guretzat, helburu nagusien artean, etorkizunera begirako gizarte kohesionatu, justu eta zuzen bat eraikitzea dago. Kontutan izanik, beti ere, emakume helduen egungo egoera erreala.
Hamarnaka bizilagun bildu dira gaur goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikatzeko. Bizilagunek “METROA GELDITU, HERRIARI GALDETU! PARALIZACIÓN – Consulta Popular” zioten kartelak “STOP METROARI” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan (ARGAZKIAK BIDALTZEN DIZKIZUEGU).
Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10’20etan eta 12’15etan, Donostiako Metroaren igarobidea edo pasantea gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko aldarrikapenak Udal-Plenora eramateko, hain zuzen ere Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaiari buruz bi mozio eztabaidatu direnean.