Hondarribia

Euskara

"La situación del Feminismo en la actualidad" datorren tailerra Emekin

Data: 
Asteazkena, Azaroa 7, 2018 - 17:00 -tik Osteguna, Azaroa 8, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Emeki Elkartea Molla, 1, Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki

"La situación del Feminismo en la actualidad"Aste honetako tailerra (asteazkena 7, 17:00etatik 19:00etara):

"La situación del Feminismo en la actualidad", Elisa Palacios-ekin, Equala taldeko partaidea.

Larunbata guztiak Hondarribira pentsio publiko duinentzat

Rueda prensa MPT

Urtarriletik mobilizatzen ari gara pentsio publiko duinen alde. Hori oinarrizko eskubide bat da, Europako Karta Sozialak eta Konstituzioak aitortua da.

“Ez dago kapitalik pentsioentzat” mantra desmuntatzea lortu dugu. Alegia, kontua ez da diruaren arazo bat, baizik eta borondate politikoaren falta. Hobekuntza batzuk ere lortu ditugu, baina -argi eta garbi- ez dira nahikoak. Hilaren 25en denok Hondarribira: Pentsioak DEFENDAtu behar dira gobernuan edozein badago ere

Hondarribia eta Irungo pentsiodunek abuztaren 25ean egingo den manifestazioarako deia egiten dute

Data: 
Larunbata, Abuztua 25, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Abuztua 26, 2018 - 17:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Butroi Pasealekuan
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsiodunen mugimendua (Hondarribia e Irun)

Cartel Manifestación de PensionistasTxingudi eskualdeko pentsiodunek dei egiten diete eskualdeko eta gipuzkoako lurraldeko hiritar guztiei (pentsiodunak,jarduneko largileak, gazteak, emakumeak,...) Abuztuaren 25ean, larunbatean 18:00etan Butroi Pasealekutik aterako de manifestaziora

20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan

cartelAski da, prekarietatea hiltzailea

LAB.- Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.

Abotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta

cartelAbotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, hausnarketa egin nahi izan du.

Lehenik, gogora ekartzen du egun honen izan-arrazoia Emakume Langilearen aldarrikapenetatik datorrela. XX. mendetik datorren aldarrikapena da emakumeek lan mundura eta gizartera jauzi egiteko zituzten zailtasun eta trabak gainditzeko asmoz. Honen aurretik baina, mendeetako borrokak ere izan dira, emakumeak dagokion lekua, gizonaren parekoa, gizarte honetan izan dezan, etab.

Gaur elkarretaratzea Hondarribin. Espainiar espetxe politika hiltzailea

Data: 
Asteazkena, Martxoa 7, 2018 - 19:30
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Antolatzen du : 
Hondarribiko Sortu

kartela

Xabier Rey Urmeneta "Antxo" euskal preso politikoaren heriotza dela eta Hondarribiko Sortuk elkarretaratzea antolatu du gaur 19:30etan San Pedro kalean. Salatu dezagun espainiar espetxe politika hiltzailea. Bada garaia, presoak kalera#!

Orriak

RSS - Hondarribia-rako harpidetza egin