Hondarribia

Euskara

Tomas Elgorriagaren egoerari buruzko hitzaldia

Data: 
Osteguna, Uztaila 2, 2015 - 19:30
Non: 
Olagarro Elkartea - Hondarribia
Antolatzen du : 
Tomas Elgorriagaren aldeko sustengu taldea

Tomas Elgorriagaren aldeko sustengu taldeak hitzaldia antolatu du datorren uztailak 2 rako, hondarribiko Olagarro elkartean.

Hitzaldiak bi zati izango ditu:

Alde batetik, Miren Illarreta abokatuak arlo juridikoa azalduko dizkigu, momentu honetan Tomasek Alemanian dituen karguak, bere espetxe egoera eta Frantziak estraditatzeko egin dituen eskaera eta azken mugimenduak.

Partaidetzako Aurrekontuak Hondarribian

Joxan Garaialde.- Joan den astelehenean, Ekainak 15, Hondarribian, Gipuzkoako Aldundiak sustatutako Partaidetzako Aurrekontu ekimenaren tailerra egin zen.

Ekimen honek, aurtengo, 500.000,- euroko partida (lau urteetan 2.000.000,-) jartzen du eskualdeko herritarren esku. Herritarrak gara diru hori zein proiektutan gastatuko den erabakiko dugunak.

Hondarribiko udalak EH Bilduk aurkeztutako TTIParen aurkako mozioa onartu du

logoHondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko Udalak gaur goizean egin duen Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztutako TTIP-aren aurkako mozioa eztabaidatu, eta EH Bildu, PSE eta H1eko bozei esker, onartu egin da. PPk aurkako botoa eman du eta EAJ abstenitu egin da (Irungo udalean baietz bozkatu zuen), ez omen da udalean eztabaidatu behar den gaia.

Zer da TTIP-a galdetuko du zenbaitek. TTIP (Trasatlantik Trade and Investment Partnership) euskaraz Europa eta Amerikako Estatu batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako hitzarmena da.

Hondarribiko TTIParen kontrako mozioaren kronika laburra.

foto

Horrela da! Eskualdeko herri burgesena, Hondarribia alegia, TTIParen aurrean intsumitu adierazi da. Bildutik Aitor Kerejeta alkateari plenoan mozioa sartzeko eskatutakoan hasin ziren lehenengo erresistentziak: punto asko daude bozkatzeko, herriko gauza ez denez akaso itxaron dezake... Baina tematia izateak eta ideiak argi edukitzeak badu bere saria eta plenoko gaitegian sartzea onartu ondoren mozioa aurrera atera da.

Sinadura bilketa Hondarribiko bidegorri sarea osatzeko

Sinadura bilketaren xedea: Hondarribiko bidegorri sarea lehenbailehen eta irizpide funtzionalez osatzea, herri osoan  modu seguruan ibiltzeko eta ikastetxeetara patinetan edo bizikletaz gerturatzeko aukera emango lukeena, eta herria Irun eta Hendaiarekin lotuko lukeena.

Aitor Kerejeta alkatearen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren batzordean

agiriaHondarribiko EH Bildu.- Gaur asteazkena, arratsaldeko 15:30etan EH Bilduk eskatuta Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak Gasteizko Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren batzordean agerraldia egingo du.

Orriak

RSS - Hondarribia-rako harpidetza egin