Irungo Errepublikarrak

Euskara

Irungo Udaletxeko eta Eusko Legebiltzarreko talde ezberdinei “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoak bidalitako proposamena Felipe VI.a erregea gaitzesteko mozio bat aurkezteko eskatuz

“Nicolás Guerendiain”  Irungo Elkarte Errepublikanotik, zure erakundean Felipe VI.a  erregea  gaitzesteko  mozio  bat  aurkezteko  eskatzen  dizugu,  Kataluniako Gobernuarekin eta Bartzelonako Udalarekin  egin den bezala.

2018ko apirilaren 14ko kronika Irunen

fotoIbilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Aurten, hainbat musikarik akonpainatu zuten ibilaldia eta doinu batzuez girotu zuten. Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako kontsignak oihukatu ziren.

X Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako eta Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketa, egile berrientzat

cartelElkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako X Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako eta Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketa, egile berrientzat iragartzen du.

Errepublikar-bandera Udaletxearen balkoian jartzeko eskaera ukatuta

foto2017-03-15.- Aurreko urteetan bezala, Irungo alkateari, apirilaren 14an  Udaletxearen balkoian errepublikar-bandera jartzeko eskaria egin diogu. Eskari horren kopia gainerako Udal-talde politikoei ere helarazi diegu. Irakurri eskaera [PDF]

2017ko apirilaren 9ko kronika Irunen

foto

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Felipe acelera, que viene la tercera", "Felipe tirano, Irun Republicano"....

II Errepublikaren 86 urteurrenaren ospakisuna

Data: 
Igandea, Apirila 9, 2017 - 12:30
Non: 
Zabalza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

foto

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.

Orriak

RSS - Irungo Errepublikarrak-rako harpidetza egin