Koronabirusa

Euskara

2020-04-18 Zuzeneko emanaldia


EHBildu Hondarribia.- Covid19ak sorturiko krisia hasi denetik denoi aldatu zaigu egunerokoa. Harremanak zaildu egin dira eta bilerak, udalean edo militanteen artean, egitea ezinezkoa da. Informatuta egoteko zailtasunak nabariak dira, naiz eta, udalean ditugun tele-bilera bidez hala nola informatuta mantentzen garen eta gure jardunarekin jarraitzen dugun.

Aberri egunetik hausnarketa

Aberri Eguna 2020 Foto: @txoldoko Txapaeo koronabirikotik idazkiak, 7.znbk

Pikoketa Aritxulegi.- Gaur, apirilak 12,, konfinamenduko Aberri Eguna ospatzen ari gara eta nik ere ikurriña jarri dut leihoan. Jartzen ari nintzenean pareko bizilagunak arraro begiratzen ninduela ohartu naiz eta beranduxeago, harrikoa egiten ari nintzenean, bere buruan zer ote zegoen galdezka aritu naiz.

KAXIXA Koronabirusa, beste bideo zoragarri bat

Kaixo,lagunak: Ni Aia naiz, Irundarra. Toki Alai eskolan ikasten dut, lehenengo mailan, baina orain faltan botatzen ditut lagunak. Aitak eta biok egin ditugun bi abesti aurkeztu nahi dizkizuet. Hitzak eta musika nik asmatu ditut eta aitak musika tresnak jo ditu eta grabaketa egin du, gero denon artean bideoak grabatu ditugu. Gustatuko zaizuela espero dut eta garai zail honetan zuen bihotzak alaitzea. Dena ondo aterako da! Aia P.

Abotsanitzek baserritarren azoka egitea proposatuko du, koronabirusaren aurkako neurriak hartuta

Baserritarren azoka HondarribiaAbotsanitz Udal Taldeak koronabirusak eragindako alarma egoeran ere baserritarren azoka egitea proposatuko du hurrengo bozeramaileen bileran. Horretarako, janari-denda eta supermerkatuetan hartu diren babes eta higiene neurrien antzerakoak edo handiagoak hartzea proposatuko du.

RSS - Koronabirusa-rako harpidetza egin