Zinea

Euskara

7. Eko Zinemaldia, Ekologistak Martxan antolatuta

Kartela

Zazpigarren Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoaren zinemaldia. Aurten, lehen aspektu nabarmengarria da "krisi" deitu zutena sakondu egin dela (hain zuzen, ustelkeria politiko eta ekonomiko sakoneko kasu berri baten berri izaten ari garenean). Hemen toka dakigukeena (langabezia, murrizketak, pribatizazioa, etab.) ez ezik, gure diskurtsoetan oraindik eragiten ez duten beste batzuk ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, krisia ez da soilik hemen pairatzen dugun zerbait; sistema osoari dagokio, eta handiagoa da beste leku batzuetan, bere jarraitutasunagatik eta ondorioengatik. Bitartean, gure ekonomia beste batzuen mende dago (edo gehiago), eta ohartzen ez garen ingurumen eta gizarte ondorioen erantzule da. Hemen bizitzen ari garen egoera bera beste herrialde batzuetan bizi izan zuten lehenago, konponbide eta emaitza berberak izanda (kasualitatez, aurten ere ikusi dugu prozesu haietan pribatizaturiko enpresak bakoitzari dagokion estatuak berreskuratu dituztela (YPF Argentinan, Iberdrolaren enpresa elektrikoak Bolivian)). Hala, erauzketa jardueraren muga luzatzen ari da, bere ingurumen eta gizarte ondorioekin batera. Eta, era berean, erreakzioa, erresistentzia eta antolaketa, hemen hautaturiko dokumentalek ondo islatzen duten bezala.

Irun-eko Proiekzioak: 

-  Otsailaren 27a “Los Nahua, 20 años después” + “Euskal Herria: La Deuda Oculta”

-  Otsailaren 28a “Somalia Tóxica”

7. Eko Zinemaldia

Data: 
Osteguna, Otsaila 28, 2013 - 18:00 -tik Ostirala, Martxoa 1, 2013 - 17:55 -ra
Non: 
HAMBURGUESERÍA - CAFETERÍA OKY DOKY Puiana kalea, 7 IRUN
Antolatzen du : 
Ekologistak Martxan

Cartel“Somalia Tóxica”.

France, 2010. 52 min.

Zuzendaria: Paul Moreira

Ekoizlea: Luc Hermann

Somaliako kostaren parean tona bat hondakin toxikoz libratzeak 2.50 $ balio du. Munduko zabortegirik merkeena da eta diru-sarrera iturri erakargarria, besteak beste, mafia italiarrarentzat. Hala ere, ehunka somaliar gaixotzen ari dira beste batzuen zaborrak kutsatuta. Hondakin nuklearrez beteriko upelek maiz Puntlandeko kostetan amaitzen dute eta hondartzak hildako arrainez josita daude. Dagoeneko bi kazetari italiar hil dira hondakin toxikoen legez kanpoko trafiko hau ikertzen.

7. Eko Zinemaldia

Data: 
Asteazkena, Otsaila 27, 2013 - 18:00 -tik Osteguna, Otsaila 28, 2013 - 17:55 -ra
Non: 
HAMBURGUESERÍA - CAFETERÍA OKY DOKY Puiana kalea, 7 IRUN
Antolatzen du : 
Ekologistak Martxan

Cartel

“Los Nahua, 20 años después”

Iraupena: 17,12 min Zuzendaria: Marc Gavaldà, Edu Alter, Jordi Salvadó

Ekoizlea: Alerta Amazónica (alertaamazonica.wordpress.com)

Cines Txingudi

Txingudi Bidasoako bi lagun gara. Gaur zinemara joan nahi genuen, karteldegiari begirada bota diogu, eta harriduraz konturatu gara bederatzi aukera zeudela Mendibileko zinematokian eta horietatik batere ez zela gure gustukoa. Bederatzi filmetatik bost ipar amerikarrak, hiru estatu espainiarrekoak eta ingelesa bat zeuden. Non dago euskarazko edo bertako zinema?

Orriak

RSS - Zinea-rako harpidetza egin