2015eko ekainaren 30a (San Martzial): Santanok bere soldata blindatzea lortu zuen eguna

fotoEH Bildu Irun.- Gaur abuztuak 14, gure alkate jauna Villarrobledon dago herri horretako pregoilari lanak egiten. Ziur gaude, Villarrobledoko udal bandak "Diana de Villarrobledo" bezela ezagutzen den pieza jotzen hasten denean (gure hirian Ekainaren 30ean entzuten dena) Santano jaunak aurtengo San Martzial egunak beretzat izan duen garrantzi bereziaz gogoratuko dela.

Egun horretan, irundar gehienak egun zoragarri batetaz gozatzen ari ginan bitartean, gure alkateak, Santano jaunak, ziurrenik pozik egoteko gainontzekook baina arrazoia gehiago zituen: egun horretan bertan Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanok onartutako 1/2015 foru dekretu arauak, Santanoren soldata blindatu zuen.

Azken eguna zen. Egun horretan dekretu hori onartu izan ez balitz (ez-ohiko urgentziazko bidea jarraituz egin zena) hurrengo egunean Estatu mailako 2013/27 Legearen 75 bis artikulua indarrean sartu izango zen, eta Santanoren soldatak 3000 € baina gehiagoko jeitsiera ezagutu izango zuen.

2013/27 Legea, PPk Madrilen onartu zuen, eta aipatutako 75 bis artikuluan esaten denaren arabera, 25.000 eta 150.000 binztanle arteko populazioa duten hirietako alkateek gehienez beraien probintziko hiri populatueneko alkatearen soldataren %70a kobratu ahal izango dute. ( gure kasuan Donostia)

Donostiako alkatearen soldata (Juan Karlos Izagirrek berea jeistea erabaki zuenetik) 80.803 €-takoa denez,  estatu mailako legea aplikatuz, Santanoren soldatak inolaz ere ezingo lituzke 56.562 €-ak gainditu. Aldiz, bere soldata 59.597,14 €-koa da; estatu legeak ezartzen duena 3035,14 € tan gaindituz.

Guzti hau, Markel Olanok onartutako 1/2015 arauak eta estatu legean jasotako euskal izaera berezitua aitortzen duen dispozizioak ahalbidetu dute. Beraz, Santanok asko dauka eskertzeko, bai San Martziali, bai Markel Olanori eta batez ere, euskal izaera bereziatuari.


Asko gustatuko litzaiguke Villarrobledon egindako egonaldi honek Irungo alkateari Irungo langileentzat (batez ere alkateak duen soldata maila eduki ezin dutenentzat) gure herriaren erabakitzeko eskubideak duen garrantziaz ohartzeko balioko balioke. Eskubide hau, Madrildik datozen lan erreforma eta erreforma fiskalek eragiten dituzten murrizketa eta erasoak saihesteko, eta langileen soldata eta eskubideak blindatu ahal izateko ezinbesteko eskubide bat  bait da.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.