ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Azkenaldian, ZAINTZA hitza inoiz baino ageriago dago eta, aldi berean, erabat indargabetuta. ZAINTZA euskarri integral gisa ulertzen dugu. Ez dugu, euskarri fisiko soil gisa ulertzen, hau da, elikagaia, higienea eta mugikortasuna jasotzeaz.
Zoritxarrez, adinekoen zainketak, gehienetan, honetan laburbiltzen dira: gabezia fisikoak asetzeaz, galtasunak eta pertsona egiten gaituen guztia ahazturik.
Gure etxeetan bizi nahi dugu bizitza osoa. Hori ezinezkoa denean, adinekoentzako egoitzak behar ditugu, adeitasunez eta baliabide publiko nahikoekin hartuko galtuztenak, gure egunak bizi-kalitatearekin eta gure osasunarekiko errespetuarekin, kalitatezko elikadurarekin, higiene egokiarekin, alsialdirako espazioekin, atsedenaldiekin, bisitaldiekin eta intimitate-denborarekin igaro dailtezen.
Bitxia da ikustea, adinekoak zaintzen dituzten zentro eta enpresa guztiek arro sentitzen direla,
beraien ustez, ematen duten tratu pertsonalizatuaz, hain zuzen ere horren arrastorik agertzen ez denean: Pertsonari arreta ematea, gure gizartean espazio bat betetzeko eskubidea duen gizaki propio gisa.
Gure ustez, zentro batean sartzea, bizitzatik jaltsi eta geratzen zaigun denbora, bizitzari bizkar
ematea da.
Gure etorkizuna, mantendu beharreko izaki soil gisa tratatuak izango garela irudikatzea, pertsona gisa ordez, beldurgarria da.
ZAINTZA negozioa denean eta erakunde publikoak beste aldera begiratzen dutenean, bal egolliarrek, bai zaintzalleek tratu txarrak jasaten dituzte, batzuk eta besteak enpresen aseezintasunaren biktima bihurtuz eta horrek eragina du egoiliarren eta zaintzaileen duintasunean, (sektore feminizatua), onarpen profesionalaren eta soldaten kalterako.
Erakundeen kontrolik gabe jarraitzen dugu. (Aldez aurretik jakinarazitako ikuskapenik ez dagoAldez aurretik jakinarazitako ikuskapenik ez dago) eta enpresa-klaseak (fundazioak barne), pandemiak eragindako galerak erreklamatzen jarraitzen du. Bien bitartean, lesioek eragindako laneko bajen kopuruak gora egiten du.
Ahotsik gabe utz gaitzaten baino lehen, aldarrikatu besterik ez dago.
Erakundeak entzun ditzaten behartzea. Azkeneraino duintasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzea. Gizartearekin bat egindako egoitza-ereduak eraikitzea. Zer zaintza mota nahi dugun erabakitzeko eskubidea dugu.
Zaintza-eredu egoki batek ez luke azken aukera izan behar, azken erremedioa, baizik eta gu guztiok amesten dugun bizitza duin bat lortzeko aukera.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- 158 irakurketak
- Castellano