Yolanda Barcinari Toulousen, CTPren bileran tartak bota zizkioten lagunen aurkako epaiketa azaroeren 18an burutuko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Nafarroako Lehendakariak AHT bultzatea izan zen protestaren arrazoia. Tartalariei bost eta 9 arteko kartzela zigorra eskatzen diete. Hau dela eta tartalareikin elkartasunez dozenaka atekimendu ari dira jasotzen eta honetaz gain ekimen asko antolatzen ari gara Euslkal Herriian.
Irunen ere tartalariekiko elkartasuna erakutsi nahi dugu. Hori dela eta ekimen hauek antolatu ditugu:
Azaroak 6 arratsaldeko 19.00tan: Tartalariei buruzko hitzaldia eta bideo proiekzioa. Hazian. Ibon Gartziak, prozesatuak emango du hitzaldia.
Azaroak 9 goizeko 11etan: tarta lehiaketa Sarjia eta Urdaniba artean.Saria: saski ekolojiko bat Ondoren tarta dastaketa.
Azaroak 9 goizeko 12.30 edo 13.00 aldera: Merenge jaurtiketa leku berean
Azaroak12: kantu Jira Zabalta plazan 18.00tan
AHTren AURKAKO TARTALARIEN PROZESUA: EHUNDAKA ATXIKIMENDU JASO DITU ELKARTASUN MANIFESTUAK
Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduak aurrera darrai Yolanda Barcina Nafarroako lehendakaria tartakatzeagatik datorren azaroaren 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten AHTren aurkako lau kideren prozesua salatzeko kanpainarekin. Ildo honetan, auzipetuekiko elkartasuna adierazteko zabaldu den manifestua atxikimendu ugari jasotzen ari dela informatzen dugu, bai Euskal Herriko eta bai Espainiako nahiz Europako beste herrialdeetako gizarte eragileen artean auzi honek sortzen duen solidaritatearen lekuko.
Ehundaka eragilek izenpetu duten manifestu
Agiri hori eta tartalarien prozesamendua salatzeko egiten ari diren beste hainbat ekimenen berri ematen du www.tavtazo.org weborriak. Izenpetzaile batzuk dakartzagu komunikatu honen amaieran.ak AHTren eraikuntza lanak geldiarazteko eta Auzitegi Nazionalean irekitako prozesua ixteko aldarria egiteaz gain, “erabat ulergarriak eta zilegiak” jotzen ditu “Yolanda Barcina eta haren gisara AHTren inposaketaren erantzule diren agintarien “tartakatzea” bezalako ekintza herrikoiak. Finean –dio--, egitasmo horren benetazko ondorio ekonomiko eta sozialen inguruan gezurrak esanez eta AHTren eragin kaltegarriak ezkutatuz inposatu den proiektu txikitzaile horren aurka protesta egiteko bide justua da hori”. Aldiz, Barcinaren aurpegia gozotu zuten tartengatik lau ekintzaile hauei ezarri nahi zaizkien 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak erabat proportzionaltasunik gabekoak eta larriak direla salatzen du. Ondorioz, “auzi honen amaierak behingoz AHTren eta gainerako azpiegitura erraldoi eta txikitzaileen behar gabeziaz eta kaltegarritasunaz jabetzeko balio dezan nahi dugu”, dio manifestuak.
Prozesuaren egungo egoera:
Prozesuaren egoerari dagokionean, datorren azaroaren 18an Auzitegi Nazionalean epaiketa egiteko aginduak bere horretan dirau, 5 eta 9 urte arteko espetxe zigor eskariekin. Izan ere, gure defentsak duela hilabeteak Auzitegi Gorenari zuzenduta aurkeztu zuen kasazio-helegitea tramitera onartu ezean, prozesuak ez du etenik. Aipagarria da ebaztu gabe dagoen helegite horren oinarrian bi arrazoi daudela: batetik, auzi honek Toulouse epaitua beharko zuela, gertakariak han eman zirelako; eta bestetik, Toulousen bertan tartazoen ikerketaz eta instrukzioaz arduratu zen fiskaltzak auzi hau artxibatzeko agindu zuela, kasu honetan delitu aztarnarik antzematen ez zuelako.
Hau da, egoera zeharo paradoxiko baten aurrean gaude, Frantzian ikertu eta delitutzat jo ez zen ekintza batengatik Espainain berriz prozesua ireki eta espetxe zigor altuak eskatzen baitituzte fiskaltzak eta Barcinren akusazio partikularrak.
Gauzak horrela, Auzitegi Nazionalera bideratu den prozesu berri honek desobedientzia zibileko ekintzak eta borroka sozialak kriminalizatzeko neurri zigortzaileak erabat gogortzea dakarrela salatzen dugu.
Datozen ekimenak eta mobilizazio deialdiak:
Hori dela eta, Mugitu!k tartalariekiko elkartasun kanpainarekin aurrera segitzen du. Aste honetan Madrilen hitzaldi sorta bat egingo dugu urriaren 22tik 26ra hiriko zenbait zentro sozial eta elkartetan, eta datozen asteetan hainbat elkartasun ekimen eta ekintza informatibo egingo dira Iruñean, Tafallan, Donapaleun, Irunen, Lezon, Oreretan (Errenteria), Donostian, Tolosan, Azpeitian, Durangon eta Gasteizen.
Bestalde, honako mobilizazio hauetan ere parte hartzeko berriro dei egiten dugu:
- Azaroak 7: Iruñeko Baluarten eguerdiko 1etan kontzentrazioa, Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) bertan ospatuko duen osoko bilkuraren atarian. Hain zuzen ere, CTP erakunde horrek duela bi urte Toulousen ospatu zuen konferentzian tartakatu genuen Yolanda Barcina AHTren aurka protesta egiteko.
- Azaroak 12: Herriz herriko ekintzak eta kontzentrazioak.
- Azaroak 16: Manifestazioa Iruñean AHT gelditzeko eta tartalariekiko elkartasunean.
Manifestuak jaso dituen atxikimenduak: (zerrenda osoa http//:www.tavtazo.org orrian ikus daiteke):
Ekologia eta lurraren defentsako borrokak:
CADE (Iparralde), AHT Gelditu! Elkarlana, Lurra, Pays Basque Ecologie, Sustrai Erakuntza, Ecologistas en Acción, Alberto Frias, Iñaki Barcena, Yayo Herrero, Jorge Riechmann, Tom Kucharz (Agroekologia eta Elikadura Subiranotasun arloko arduraduna, Ecologistas en Acción), Aturando Yesa, ACCRIL (Landak), Mighel Matayron (Non à LGV Midi Pyrénées, Frantzia), ACTIVAL (Pirinioen erdialdeko trenbidezko makro-tunelaren egitasmoaren aurkako taldea, Frantzia), Frederic Ganachaud (ZADeko kidea, Nanteseko NDLL aireportuaren kontrako borroka), Stuttgart 21 (Alemania), Linda Coenen (Action for Solidarity Environment Equality and Deiversity – A SEED. Holanda).
Gizartea:
Noel Godin (tartakatzaile eta pailazo belgiarra), Pepe Beúnza (antimilitarista, Bartzelona), Emilio Lopez Adán “Beltza”, Elkartzen Euskal Herria, KEM-MOC (Bilboko talde antimilitarista), Joxemi Zumalabe Fundazioa, ELEAK mugimendua, Etxe Langile Elkartea (Bizkaia), Komite Internazionalistak, Askapena, Ekintza Zuzena Aldizkaria, Txantxiku Feministak (Oñati), Hipotekak Kalteturikoen Plataformak (Irun eta Hondarribia), Assemblea Social del Poble Nou-15M (Barcelona).
Politika:
Alternatiba, EH Bai, Sortu, Aralar, Uharte Arakilgo Udala, Aitor Karasatorre (Sakanako Mankomomunitateko lehendakaria), Breizhistance (Bretaina).
Sindikalgintza:
STEE-EILAS, LAB, CGT-LKN, ESK, CNT-AIT, Berriozarko Udaleko empresa komitea, CSI (Asturies), Sección Sindical de CGT de las Entidades Metropolitanas (Barcelona)
Kultura:
Bob Siné (marrazkilaria, Frantzia), Isaac Rosa (idazlea, Sevilla), Revista Cul de Sac – Ediciones El Salmón (Madril), Juan Kruz Lakasta, Edurne Elizondo (kazetaria), Iban Zaldua (idazlea), Patxi Irurzun (Idazlea), Xabier Mendiguren (idazlea), Mikel Taberna (idazlea), Menane Oxandabaratz (Antzerkigilea), Iñaki Beraetxe (aktorea), Jose maría Escudero (aktorea), Mikel Soto Nolasco (Editorea, Iruñea), Iñaki Segurola (Filologoa), Gonzalo Etxebarria (Margolaria, Zuberoa), Iñaki Arzoz (Margolaria, Iruñea), Anuntxi Arana, Jose Mari Morcillo “Morkots” (Marrazkilaria), Orreaga Fundazioa, Txalaparta Argitaletxea, HIKA Teatroa, Sebastopoleko Titiriteroak , Henrike Galarza (NUPeko irakalsea), Alberto Estefanía (Bilbao, Soziologoa), Dionisio Pereira (historialaria, Pontevedra), Carles Ramón Castellblanch (ekonomilaria, Valencia), Patricia Manrique (kazetaria, Cantabria).
Informazio gehiago: AHTren Aurkako tartalariekiko elkartasun manifestua
Tlfnos: 654480589 / 695715510
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1622 irakurketak
- Castellano