Emakumeekiko indarkeria aurkako nazioarteko eguna

Non: 
Palmera Montero Gela 2, Irun
Data: 
Larunbata, Azaroa 26, 2022 - 17:50
Antolatzen du : 
Txingudiko Elkarte Feminista

cartel invisibles eus

Txingudiko Elkarte Feminista.- Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen dela eta, gaitz sozial hau sentsibilizatu eta aurre egiteko "Txingudiko Elkarte Feminista" Elkarteak, besteak beste, "Invisibles" ikus-entzunezko proiektuaren aurkezpena programatu du Emma Larretarekin.

Emma Larreta iruindarrak 32 urte zituela egon zen heriotzaren atarian. 2007ko apirilaren 2an, bikotekide ohiak 27 labankada eman zizkion eta ia odolustuta geratu zen. Donostiako erdigunean gertatu zen. Gaur egun Barrankan bizi den emakumeak 47 urte ditu eta 17 eta 10 urteko bi seme-alaba, eta aurrera atera zen. Orain, musika eta dantza ikuskizun bat sustatzen ari da, gazteak eta helduak tratu txarren inguruan kontzientziatzeko.

Emmak proiektu hau bultzatu du hausnarketarako espazioak sortzeko, non ondorio positibo, eraikitzaile eta aberasgarriak lortzeko, gizarte gisa aurrera egiten jarraitzeko errespetu eta hazkunde balioetan.

Indarkeria sexista desberdintasunean oinarritutako gizarte baten ondorioa da eta emakumeen erasoak eta hilketak dira desberdintasun horren adierazgarri larrienak. Buka dezagun gaitz honekin!!!!

Etiquetak: