Talde turistikoak mugatzeko proposamena

Hondarribia. Argazkia: Wikimedia

Abotsanitz.- Hondarribitarren egunerokotasuna normaltasunez joatea eta bizi-kalitate duin eta atsegin bat izatea dira oinarri guretzat, amestu eta sinisten dugun hiri-ereduari dagokionez.

Ongizatearen barnean, bizikidetzak eta mugikortasunak ere kabida duten heinean, hauek guztiak bermatu behar zaizkie Hondarribia osatzen duten herritar guztiei Baina tamalez, azken urteetan, garaiko agintariek bilatutako hiri-eredua gainezka egiten dago, 3. Sektorera eta zehatzak izateko, turismora bideratu baitute gure hiria. National Geographic edota Nutella bezalako marken publizitate kanpainen biktima ere izan da Hondarribia, eskaparate polit gisa, kanpokoentzat produktu polit gisa saltzen den heinean, herritarren bizikidetza ez-baian jarri delarik.

Azken asteetan, nagusiki Alde Zaharra eta Portua auzoetan ikusi izan ditugu berrogeitik gorako turista-taldeak, noraezean egongo balira bezala. Herritarrok, ordea, masa turistiko guzti honen ondorioak pairatzen ari gara, kaleetatik ezin pasa turistak saihestuaz, bakoitzaren portalera ezin sartzea edota masifikazio hauek eragindako ilarek kaleen arteko pasabidea oztopatuz. Adibide konkretu gisa, kanpotar horietako batzuk, udaletxe barnera eta baita udalbatzako areto nagusira ere sartu izan dira, bere etxeetan egongo balira bezala, inongo begirunerik gabe.

Zentzu honetan, gaur gaurkoz, turismoari muga ezarri dion lehen eta hiri bakarra, Donostia izan da.

Lehenik, jarduera turistikoetan kutsadura akustikoa arautu zuten (megafono eta bozgorailuen erabilera) eta orain, bisitari-taldeak 25 pertsonetara mugatzeko aurrerapausoa eman dute, beti ere erantzukizunezko adierazpen bat egin behar dutela udalaren aurrean, erregistro bat egoteko turismoaren afekzioa ondoren neurtua izateko.

Eta badakigu, arautze honek ere, eragina izan eta izango duela Hondarribiak jasandako turisten masifikazioan. Izan ere, orain arte probintziako hiribildua bisitatzeko aukera zuten turista-talde handi horiek jo-muga aldatzera behartuak ikusi dira eta horietako askok, tamalez, gure herriarengan jarri dute begirada.

Hau guztiagatik, udalbatzari hurrengoa eskatzen diogu:

Espazio publikoaren ordenantza sortzea eta bertan, Talde turistikoei 25 pertsonako muga ezartzea.

Etiquetas: