Kimche (jakinduria) Mapu (jendea) irratia, Puquiñe baiarako Lanco komunitatean (Chile) kokatua dago. 2011Ko azaroan, irrati komunitario hontako zuzendaria den Mireya Manquepillánek, irrati pribatu baten salaketa jaso zuen, salaketa honen bitartez, Kimche Mapu irratia irrati lizentziarik ez zuenez, haien emisioak bereala etetzeko eskaera egin eta Mireyaren kontrako espetxeratzea ere eskatzen zen. Fiskalak akusazioa ez zuen onartu baina SUBTEL (telekomunikazioen idazkaritzak) errekurtsoa aurkezteko arriskua dago.
Bitartean Kimche Mapu irratia, bere bideari eutsi eta Maputxeen komunitate osoaren babesarekin 2014ean irekiko diren irrati lizentzien lehiaketan parte hartzea erabaki du.
Irungo Lakaxita gaztetxea, Antxeta Irratia eta Irungo Askapenak, Kimche Mapu irratiko kideak sustengatu eta elkartasun besta bat antolatu dugu. Besta honetan bildutako dirua, Kimche Mapu irratiarendako bideratuko dugu.
EGITARAUA:
AZAROAK 24 – LARUNBATA
Irungo Lakaxita gaztetxea.
18.00 Maputxe herriari buruzko hitzaldia eta dokumentala
21.00 Elkartasun afaria
22.30 KONTZERTUAK: DDIK – KALANDOS KOULOS
Antolatzaileak: Lakaxita gaztetxea, Antxeta Irratia, Askapena
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1903 irakurketak
- Castellano