Mugitu Mugimendua.- Mugitu Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia mugimendua, berriki epaituak izan diren AHTren 3 aurkarien absoluzioa ezagutarazi nahi dugu. Absoluzioak bi protesta ezberdinei erreferentzia egiten dio (Castejon-eko Trenbide Museoaren okupazioa eta Diputazioko balkoian egindako kateaketa).
1. Castejon-eko Trenbide Museoan AHTren aurkako protestarengatik epaitutako gaztearen absoluzioa:
Protesta, AHT gelditzea exijitzeko eta abiadura handiko trenbide berriaren ondorioz trenaren oinarrizko zerbitzuen desagerpena salatzeko, 2104ko martxoan aipatutako Museoaren okupazio baketsu bat izan zen. Fatxadan pankarta erraldoi bat jarri zen eta AHTren maketa bat kanpora atera zen, lelo hau zuen kartel batekin: “Trenbide Museotik zentzugabekeriaren Museora”. Protesta bukatzerakoan, Castejon-go udaltzain bati, aipatutako maketa hartu nahiean, lurrera erori zitzaion, maketari hainbat kalte sorraraziz. Ez zen inongo isitilurik gertatu, ez langileekin ez Museo barruan. Protesta amaitzerakoan, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren hainbat patruila agertu ziren. Foruzaingoak hamabost pertsona, horien artean hainbat kazetari, identifikatu zituen. Bakoitzari kalte administratiboko espediente bat ireki zitzaion.
Epaileak Etxabakoitzeko (Iruñea) gaztea kalte-delitu batetik absolbitu du. Gazteari 3500 euroko zigorra eta Museoko AHTren maketan egondako kalteengatik beste 800 euro eskatzen zitzaizkion. Akusazioak aipatutako maketan egondako ustezko kalte-delitua ezin izan zuen demostratu. Orain dela hilabete ospatutako epaiketa honetan, Museo kanpoaldeko kamaren bideo ikuskatu zela gogorarazten dugu eta bertan, Castejon-go poliziari aipatu maketa erortzen zaiola ikusten da, maketari kalteak momentu horretan eraginez. Halaber, orain dela 9 hilabete Tuterako bizilagun batek epailearen aurrean deklaratu behar izan zuela gogorarazten dugu, hain zuzen ere Foruzaingoak gertazkizun berberengatik kalte-delitu batengatik auziperatu zuelako. Pertsona horrek, Foruzaingoak ez zutela bera identifikatu eta egun horretan Castejon-en ez zegoela deklaratu zuen, Orion aurkitzen baitzen asteburuaz disfrutatzen eta hortaz, ezinezkoa zela bera okupazioan egotea. Azkenik, epaileak pertsona horren aurkako jarduera judiziala etetea erabaki zuen.
2. Foru Diputazioaren balkoiari kateatzeagatik epaituak izan diren AHTren bi aurkarien absoluzioa
Aurreko apirilaren 29an AHTren bi aurkari, Iruñean AHT salatzeko Diputazioko balkoiari kateatzeagatik, autoritateari erresistentzia egitea eta desobedientzia delituen akusaziopean, zigor eskaera handiei aurre egin zioten, urtebeteko eta 8 hilabeteko kartzela zigorrei hurrenez-hurren. 2013ko Azaroan AHT salatzeko eta Yolanda Barcinari emandako tartakadaren ekintzarengatik Auzitegi Nazionalean epaituak izan behar ziren tartalariekin elkartasunean, Diputazioko balkoian kateaketa bat burutu zen. Hilabte batzuen buruan Gobernu Delegaritzak bertan protesta ikusten zeuden 33 pertsona multatu zituela azpimarratu beharra dago eta 450 euroko isuna pertsona bakoitzari ezarri zien.
Epaiketan Eguzki Bideoak grabatutako protestaren bideoa ikuskatu zen eta horrek autoritateari erresistentzia egitearen akusazioa alde batera uztea eragin zuen, bi ekintzaileen atxiloketaren unean ez zela erresistentziarik egon demostratu baitzen. Halaber, sententziaren arabera protesta horretan ez dago desobedientzia zantzurik. Epaiketan deklaratu zuten foruzainek gertatutakoaz mintzatzerakoan aurkakotasunean erori ziren, AHTren aurkari horien akusazioaren ahultasuna agerian geratuz.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1270 irakurketak
- Castellano