Txirrinka ekimena Txingudi-Bidasoaldera iritsiko da

Txirrinka ekimena lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten  kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea. Borroka asko badaude ere helburu amankomuna dugu:  jendarte justoago bat eraiki.

Abiadura Handiko Trena eta azpiegitura erraldoiak gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan diera euskarri eta ingurua, berriz hondakindegi. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitako errekursoak  jendearen zerbitzurako jarri behar dira. Lurraren aurkako guda hau gelditu eta hainbeste azpiegitura itxusi eta aspergarri behar dituen sistema hau irauli behar dugu.

Bidasa-Txingudiko bioaniztasuna eta eremu berdeak maite badituzu, etorri gurekin borrokaren lekukoa eskuz esku pasatzera!

Hau izanen da Txirrinkaren zeharkaldia Txingudi-Bidasoan:
 - Maiatzak 20 Ostirala:
    · Endaiako Plaza    arratsaldeko 17.00tan
    · Moskun            arratsaldeko 17.30tan
    · Lakaxitan         arratsaldeko 17.45tan
    · Landetxa          arratsaldeko 18.00etan
    · Gaiuntxurizketako gaina        18.30tan.

Etiquetas: