IRUN · BIDASOAKO BIDE BERDEA (35 KM.)
Aurtengo KALAPIEren lehenengo txangoa maiatzaren 6an izango da, igandea.
Elkargunea: Donostiako Amarako tren geltokian elkartuko gara (Topoan). Bederatzi eta laurdenetako trena hartuko dugu (09:15). Irun-Ficoba 09:50 iristen da.
Abiatu Irungo nazioarteko zubitik abiatuko gara. Trafiko gutxiko kale batean kilometro bat inguru egin ondoren, Bidasoa ibaiaren ertzeko bidegorria hartuko dugu, eta inguruko paisaia ederra disfrutatuz egingo dugu aurrera, Bera herrira iritsi arte.
Bide hori Bidasoako bide berdearen zati bat da, garai batean Irun Elizondorekin lotzen zuen Txikito trenbidearen zatia.
Bazkaria: bazkaldu Beran egingo dugu, herrian bertan, eta itzuli arratsaldeko seiak aldean.
Ibilbideak, denetara, 35 kilometro inguru ditu.
Ez ahaztu ura eta jateko zerbait eramatea: fruta lehorrak, txokolatea, gailetak, garaiko fruta, ogitartekoa, entsalada,… edo nahi duzuena; eta, bestetik, bizikletaren oinarrizko tresnak (puzgailua, partxeak, kamara…).
Tunel batzuk pasako ditugunez kopetargiak edo linternak eramatea gomendatzen dizuegu.
Ibilaldian parte hartu ahal izateko, dei ezazue telefonoz izena emateko, ondorengo telefono zenbaki honetara: 629 271 481 kalapie[æ]kalapie.org
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2078 irakurketak
- Castellano