Kataluniaren alde lan egiteko lan talde zabalaren bilera

IMG_7141.JPGGure Esku dago.- Bihar, asteartean 19:00etan Palmera Monteron, Irungo Gure Esku Dagok bilera ireki bat da antolatuko du Kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketa salatzeko. Kanpainan lagundu nahi duen orok parte hartu dezake.

 

ZER DA LAN TALDE ZABALA?

Irungo Gure Esku Dagoren lan talde ireki bat da. Bertan Kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketa salatzeko kanpainan lagundu nahi duen orok parte hartu dezake.

LAN EGITEKO ERABILIKO DITUGUN OINARRIZKO IDEIAK HAUEK IZANGO DIRA:

1- Kataluinarekin elkartasuna:

Arreta bereziaz jarraitzen ari gara Kataluniako egoera politikoaren bilakaera. Era batera edo bestera, hamaika lotura eta harreman dugu katalanekin. Argi dugu, gainera, Katalunian gertatzen denak eragina izan dezakeela gure egungo bizimoduan eta gure etorkizuna eraikitzeko orduan.

-Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten kontrako epaiketa burutzen ari den une honetan gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu kataluinako herriari, ez baita erraza bizi duten egoera nahasia eta eskubideen urraketa etengabea.

2- Konponbidea:

Berehala aske uztea preso dauden buruzagi sozial eta politiko subiranista katalanak, haien espetxeratzea bidegabea delakoan.

-Salbuespenezko bide judizial, juridiko edo prozesalak indargabetzea, 2017ko urriaren 1eko erreferendumarekin lotutako kausa guztiak bertan behera utzita.

Elkarrizketari eta negoziazioari ekiteko deia, herritarren borondatearekiko begirunean eta balio demokratikoetan oinarritutako konponbide politikoa posible izan dadin. Konponbide politikoari ireki behar zaio bidea, herritarrek euren etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki ahal izatea oinarri hartuta.

3- Gu ere epaituak gara:

Epaiketa hori denon kontua da. Batetik, prozesu judizial horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituelako, eta beraz, denon eskubide zibil eta politikoak jartzen dituelako jokoan. Eta bestetik, erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dutelako. Azken batean, erabakitzeko eskubidearen kontrako epaiketa bat da: herrien autodeterminazio eskubidea ukatu nahi du.

Horren aurrean, gure burua demokratatzat dugun guztiok bat egin behar dugu, bai epaiketaren aurrean, baita eskubide zibil eta politikoen urraketa guztien aurrean ere.

Ezin dugu ukatu epaiketa horretan gertatuko denak aurrekari bat utziko duela etorkizunari begira. Euskal Herritik begira beraz, asko dugu jokoan. Erabakitzeko eskubidearen alde gaudenok, asko dugu jokoan. Mugi gaitezen!

Konponbidea, demokrazia eta askatasuna. Solució, democràcia i llibertat.

LAN TALDEA ZERTARAKO?

Udara bitarte Irunen kanpaina indartsua egiteko: kanpaina komunikatiboa eta mobilizatzailea.

Beti ere Gure Esku Dagoren ideiekin (aurreko puntuan zehaztutakoak) eta estiloarekin lan egingo duen lan taldea izango da.

*Ez dugu alboratzen beste hainbat eragile politiko, sindikal edo sozialekin elkarlanean aritzea edo ekimenen bat antolatzea.

PLANGINTZA:

Orain arte egindakoak:

  • Otsailaren 12an, epaiketaren hasiera egunean, Irunen burututako elkarretaratzea.
  • Otsailaren 17an, Donostian burututako manifestazio nazionala.

Hemendik aurrera zer? Denon artean zehaztu beharko dugu.

Hainbat ideia:

  • Martxoa amaieran/apirila hasieran Irunen mobilizazio handi bat antolatzea (Apirilak 6??)
  • Mobilizazio horri begira, kanpaina komunikatibo sendo bat burutzea (kartelak, esku orriak, bideo bat, …)
  • Epaiketan eta Kataluinan suertatzen diren gertakarien aurrean elkarretaratze gehiago antolatzea.
  • Hitzaldiren bat egitea, kataluinako norbait gonbidatuz.
  • Udaletxean mozioa sartzea.
  • Kolore horia erabiltzea (xingolak, arropa…)

Etiquetas: