Mugitu! Mugimendua.- Urteak daramatzagu AHTren izaera hiltzailea salatzen: mendiak, bailarak, baserriak, basoak, errekak eta animaliak hiltzen ditu. baina ez soilik horiek. Pertsonak ere dira horren biktimak. Estatuan hogeitamar langile baino gehiago hil dira AHTren lanetan, horietako sei Euskal Herrian. Eta Santiagon, urrats kuanitatibo berri bat eman du ia larogei bidaiari hil eta ehundik gora zauritu dituenean.
Diruarekin AHT elikatzen duten heinean, herritar gehiengoari zerbitzua ematen dion ohiko trenaren eskaintza murriztu eta okertu egiten da, AHTn bidaiatzea batzutan aukera bakarra bilakatuz.
Santiagoko zorigaitzeko gertakizunak argi utzi duen moduan, tamainako abiaduran bidaiarien ziurtasuna ezin da bermatu. Abiadura bera da arazo nagusia. Eta horren ondoren, auziaren kudeaketa tekniko ezinokerragoa etorriko litzateke.
Zentzu honetan, Santiagokoa ez dela istripu bat izan, baizik eta abiaduraren desioari eta eskaintzari atxekitua doan arriskuaren ondorioa, esan dezakegu.
Agintariek abiadura eskaintzen dute garapenaren ikur bezala. Gure irudikoz honek ondorio kalegarriak besterik ez ditu: teknologiaren konplexotasuna areagotu ahala, akatsak gertatzeko probabilitatea ere handitzen da. Arazoa egiturazkoa da, abiadura eta ongizatea lotzen dituen jendartearen egitura, hain zuzen ere. Gainera, azkar eta motel joaten direnen arteko sailkapen eta iherarkia berriak eratzen dira aipatu jendarte ereduan.
Ematen du momentu latz hauetan gobernuaren kezka nagusia Espainako abiadura handiaren izena ez zikintzea dela Brasilgoarena bezalako kontratuak ez galtzeko. Horren aurrean nozibitatea mondu osoan barreiatzea irmoki arbuiatzen dugu. AHTrik ez, ez hemen ez inon.
Gure iritziz honelako hondamendia berriro ez gertatzearekin kezkatu beharko litzateke gobernua eta hori betetzeko AHTren martxan dauden lerroak edo eraikitzeke dauden egitasmo guztiak bertan behera behin betiko eta berehala uztea galdegiten dugu.
Agintariek abiadurarekin liluratu nahi gaituzte, ziztu bizian leku batetik bestera joatea bizi kalitatearen islada dela sinestaraziz. Ez gatoz bat honekin. Sistemari komeni zaio guk gure denbora ez hartzea gauzak patxadaz hausnartzeko, abiadurarena bezalako kapitaliskmoaren mekanismo zapaltzaileaz ez ohartzeko. Guk berriz , gure erritmora joan nahi dugu, ez beraiek markatzen diguten erritmora, eta bidaiarekin eta biziarekin. gozatu nahi dugu. Horren aurrean pedalei ekitea aldarrikatzen dugu.,jendarte eredu berri justuago bat bizikletaz etorriko baita.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1982 irakurketak
- Castellano