Francisco José Ramada Estévez, "Bera" Irungo presoa, Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatuta

Konzentra Bera

Sare Irun.- Francisco Jose Ramada Estevez Irungo presoa herenegun goizean ospitaleratu zuten Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean, bihotzekoak jo eta lurrera erori ondoren Martuteneko patioan. Badirudi atzo plantara jeitsi eta egoera egonkortu dela.

Berak 58 urte ditu eta 21 urte daramatza espetxean. Murtziako zegoela, Euskal Herritik 830 km-ra, bihotzeko interbentzio bat egin zioten. Berehala, kartzelara itzuli behar izan zuen, oinazea izan arren. Iruñeko espetxera eta, azkenean, ¡az Martutenera eraman zuten.

2020ko iraillean bere zigorraren hiru laurdenak beteta zituen baina salbuespenezko legeetan harrapatuta, ez dizkiote baimenik ematen, ezta hirugarren gradurik ere.

Gogora ekarri nahi ditugu gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 19 euskal preso oraindik kartzelan daudela nahiz eta legeak esan etxean egon beharko luketela.

Egoera hauek lekuz kanpo daude eta ez datoz bat garaiekin. Salbuespenezko legedia bertan behera utzi eta lege arrunta aplikatzea eskatzen dugu, bestela ezingo baitugu bakerako eta elkarbizitzarako bidean aurrera egin.

Konzentra Bera

Konzentra Bera

Etiquetas: