Berriak

Udal zerga eta tasei buruzko eztabaidan EH Bilduren proposamen nagusiak: familia bonuaren itzulera, solas jolas, eskola kirola eta udalekuak

 Udalbatza. Artxiboko argazkia: Bidasoko Hitza

EH Bildu.- Biharko udalbatzan 2024 .urterako udal tasak eta zergak onartuko dira, eta koalizioak bere apustu nagusiak jakinarazi nahi izan ditu: gobernuak planteatutako zergen %5Seko igoera orokorra %d4ra jaistea, familiei gehien eragiten dieten udal tasetan progresibitatea ezartzea, eta kiroldegietako tarifa sistema berria. Bidebatez, 2025.urtean udal tasa eta zerga guztietan progresibitatea aplikatzeko konpromiso argia ere bilatuko dute.

Proiekzioa: "Emakume baten gorpuaren biografia" eta "Pornoxplotación"

Data: 
Ostirala, Urria 27, 2023 - 19:00
Non: 
Amaia Kultur Zentro hitzaldi-aretoa. Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko elkarte Feminista eta Gaurko Andreak

CARTEL MABEL LOZANO

CARTEL MABEL LOZANO

Gaurko Andreak eta Txingudiko Elkarte Feminista TEF elkarteek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, urriaren 27an, ostirala, 19:00etan, Mabel Lozano zuzendariaren "Emakume baten gorpuaren biografia / Biografía del cadáver de una mujer" eta "Pornoxplotación" dokumentalak proiektatuko dituzte Irungo Amaia antzokiko hitzaldi-aretoan.

Palestinako herriaren erresistentziaren aldeko manifestazio nazionala larunbatean Bilbon

Data: 
Larunbata, Urria 28, 2023 - 19:35
Non: 
Bilboko Jesusen Bihotza plaza


Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira Estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu izatearekin batera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie Estatu sionistak. Eta larriena da mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela.

Oldarraldi judizialaren aurka, azaroaren 4an manifestazioa Bilbon

Momento de la presentación

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta.

Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak: Uliazpi, Laudio, Barakaldo, Uharte, Erandio, Berriozar, Atarrabia, Orkoien...

Erakusketa Kabigorrin: "Baratza ekologikoak eta ur putzu sakona" Huixtán, Chiapas

Data: 
Osteguna, Urria 19, 2023 - 19:30 -tik Larunbata, Azaroa 25, 2023 - 23:00 -ra
Non: 
Kabigori, Peña Kalea, Irun

kartela

Urriak 19. honetan Irungo Udalak diruz laguntzen dituen proiektuen erakusketa egingo du "Chiapas Enea" gobernuz kanpoko erakudeak "Kabigorri" kulturgunean. Erakusketa azaroak 25arte zabalik egongo da.

Emakume Pentsiodunen III. Batzarra

Foto III Asamblea Mujeres Pensisonistas

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen Batzarra.- Bilbon eta Gasteizen egindako aurreko batzarretan bezala, III. Batzarrak ere arrakasta handia izan du. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko 130 emakumek baino gehiagok parte hartu dugu, eta sindikatuen (ELA, LAB, STEILAS eta ESK) eta Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza izan dugu.

Orriak