Berriak

KOMIK-etako klaseak Kabigorrin

Data: 
Astelehena, Urtarrila 7, 2013 - 19:15 -tik Ostirala, Otsaila 1, 2013 - 21:55 -ra
Non: 
Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri Ateneoa

Dibujo

Ongi etorri komikiaren mundu iluragarrira!!
 
Komiki-marrazketako lehenengo ikastaro hau gure lagun eta komiki-marrazkilari eta, gainera, komikiaren alorrarekin lotutako ekintzak bultzatzen dituen JORGEren laguntzarekin egin dugu.  
 
Ikastaro hau egiten dutenek beren komikiak eta pertsonaiak sortzeko behar duten guztia ikasiko dute: aurpegia eta eskuak, gorputza; gorputza nola mugitu eta dekoratuetan nola integratu, pertsonaiak eta  jantziak diseinatzen, narrazioa…Komiki bat egiteko behar diren trikimailu eta teknika guztiak!

Xake-klaseak Kabigorrin

Data: 
Astelehena, Urtarrila 7, 2013 - 19:00 -tik Ostirala, Otsaila 1, 2013 - 21:55 -ra
Non: 
Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri Ateneoa

foto

Kabigorrin jarduera hau jarri nahi dugu martxan, Hondarribiko xake klubaren laguntzarekin eta gure lagun Julio Gartziaren eskutik. 

Ikastaroak haurrentzat nahiz helduentzat izango lirateke. Taldea osatzeko gutxienez bost pertsona beharko lirateke.

2012an 509 langabe gehiago Irunen

Irunen, abenduan 47 langabe gutxiago izan arren, iazko abendutik aurtengora 509 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 5229 irundar daude Lanbide zerrendetan.

Hondarribian, azken hilabetean 14 pertsona gelditu dira lanik gabe, iazko abenduko hilabetearekin konparatua 110 gehiago eta 958 langabe daude orain.

Orriak