Berriak

Iruneko Akordio Estrategikoaren sinatzaileek Hendaiako ikastolaren aurkako erasoa salatu dute

Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna, 2012ko apirilaren 28an, Irunen, Ficoban sinatutako akordio estrategikoak biltzen dituen indar politikook, Baionako suprefetak Hendaian ikastola berri baten eraikitzearen aurkako erasoari elkarrekin ihardestea erabaki dugu.

Antzerkia Lakaxitan

Data: 
Igandea, Otsaila 3, 2013 - 19:00 -tik Astelehena, Otsaila 4, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka kalea, 20 Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

cartel-"Emakume naizelako?" (Irantzu Mantxo, helduentzako ipuinak)
-"Egun-ero" (Bea Larrañaga, clowna)

Larunbatean Hendaiako ikastolaren aldeko manifestazioa

Seaskak (Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea) manifestazioa antolatu du heldu den larunbatean Hendaian, Baionako Suprefetak, 1850. urtean onartutako Falloux Legeaz baliatuz, Hendaiako udaletxeari ikastola berria diru publikoarekin ezin dela eraiki esan diolako.

Falloux Legeak erakunde publikoek ezin dituztela eskola pribatuak diruz lagundu esaten du.

Bilduk argi erakusten du zerbitzuak publifikatzearen alde ari dela

Logo Irungo BilduIrungo Bildu.- Aurreko astean gure taldeak egindako adierazpenak Irungo alderdi popularra mindu du. Badirudi 2012ko otsailean kiroldegien kudeaketa esleitzeko momentuan udal gobernuari babesa zeinek eman zion ahaztu egin dutela. Arrazoi honegatik eta bestelako jarrerengatik ezin dugu sinetsi talde horren bozeramaileak adierazitakoa, kiroldegiak zuzenean kudeatu beharko liratekeela.

TrukeAdos Bidasoa-ko BATZAR irekia

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 30, 2013 - 16:00 -tik Osteguna, Urtarrila 31, 2013 - 15:55 -ra
Non: 
Cafeteria BIKO, Calle Lekaenea S/N (frente al nº 20), ANZARAN
Antolatzen du : 
TrukeAdos Bidasoa

Logotipo TrukeAdosKomunitateetako dinamizatzaileak eta partehartzaileak gonbidatuak zaudete

Informazio gehiago: http://bidasoa.trukeados.net/

Orriak