Noticias

Elkartasun uhinak 2012

cartel

Kimche (jakinduria) Mapu (jendea) irratia, Puquiñe baiarako Lanco komunitatean (Chile) kokatua dago. 2011Ko azaroan, irrati komunitario hontako zuzendaria den Mireya Manquepillánek, irrati pribatu baten salaketa jaso zuen, salaketa honen bitartez, Kimche Mapu irratia irrati lizentziarik ez zuenez, haien emisioak bereala etetzeko eskaera egin eta Mireyaren kontrako espetxeratzea ere eskatzen zen. Fiskalak akusazioa ez zuen onartu baina SUBTEL (telekomunikazioen idazkaritzak) errekurtsoa aurkezteko arriskua dago. 

"Barrura begiratzeko leihoak" filmaren emanaldia Hendaian

Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala izango da, lau/bost istorio labur independentek osatua. Lau/bost zuzendari ezberdinek hartuko dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Azaroak 14ko grebarako M15M Bidasoaren babes kritikoa

M15MM15M Bidasoa.- Sindikatuen Konfederazio Europearrak datorren Azaroak 14ko Greba orokor internazionalera deiaidia egin du, Europako instituzioetatik inposatutako erreforma gogor eta gizarte eskubideen murrizketen erantzun moduan. Helburua hau da: Herritik erabat hurrun dauden erabaki politiko eta finantzieroek bultzatu eta areagotutako zorra ordaintzeko gizarteak jasaten ari duen sarraskiaren aurrean protestatzea. Zorra ikuskatzea eskatzen dugu eta gutxi batzuk herritarren isilpean sortutako zorra ez-legitimoaren erantzule ez egitea ez gaur egungo ezta etorkizuneko belaunaldiak ere. Azaroak 14an egingo den ekintza eta elkartasun egunaren zehar, espaniar estatuko puntu ezberdinetan eta Grezia, Portugal, Malta, Zipre eta Italian manifestaldiak, lan-etenaldiak eta elkarretaratzeak egongo dira. 

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin