Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

Euskara

Ba da garaia. Bermatutako gutxieneko diru-sarrerak Pentsiodunentzat: 1080 euro, orain!

Manifestazioaren unea

EHPM/MPEH.-Datorren ostegunean, azaroak 21, Euskal Autonomia Erkidegoko pentsiodunok hitzordua dugu 11:00etan Bilbo Plz Gasteizen. Hau ez da beste hitzordu bat, ezta beste adierazpen bat ere. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak la zazpi urtez mobilizazioak antolatu ondoren, EAEKO legebiltzarrak eta gobernuak gure eskaera nagusietako bat onartzeko ordua da: EAEko pentsiodun guztiei 1080 euroko gutxieneko diru-sarrerak bermatzea 14 ordainsaritan, 2025eko aurrekontuetan dagokion aurrekontu-partida gaituz.

2024ko urriaren 1a, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen

Manifestazioaren unea

EHPM-. Adineko pertsona guztiok eskubidea dugu bizi-baldintza dinak, pentsio publiko nahikoak, zerbitzu publiko unibertsalak eta etxebizitza osasungarriak izateko. Erabaki nahi dugu nola bizi nahi dugun, nola izan nahi dugun zainduak guk geure burua zaindu ezin dugunean, baita nola hil nahi dugun ere.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua maiatzaren 1aren aurrean

MBP. ecuadoretxea.org

EHPM.- Maiatzaren la dela eta, EHPMk pentsiodunei eta langileei dei egiten diegu gure helburuak lortzeko borrokan jarrai dezaten. 1886an Chicagoko langile greba egin zutenetik, maiatzaren la langile borrokaren nazioarteko eguna da.

1886an borrokatzeak merezi izan zuen eta 8 orduko lanaldia lortu zen, 2024an ere, borrokatzea da gure berme bakarra aurrera egiteko eta gure aldarrikapenak lortzeko.

Orriak

RSS - Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua-rako harpidetza egin