Berriak

Txanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” otsailaren 17an aske geratu zen baina Hego Euskal Herrian bizitzea debekatu zioten. Kanporaketa errekurritu zuen Irungo preso politiko ohiak eta martxoaren 2an neurri hau berraztertu zen.

Martxoaren hasieran egindako epaiketaren ebazpena ezagutu da orain. Bertako epaileak berretsi du lehendik poliziak hartutako neurria, Txanpi estatu espainiarretik kanporatzearena alegia.

Eskualdearekin konpromisoa edukiko duen finantziazio erreminta alternatiboa eskainiko du Metta Bidasoak

Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, pertsona ekintzaileek haien proiektuetako lehen urratsetan izaten dituzten finantziazio arazoak konpontzeko lanean ari dira.2014az geroztik, eskualdearen garapenarekin konpromisoa edukiko duen finantziazio bide alternatiboaren bila aritu dira. Metta Bidasoa elkartea sortzea izan da lanaren emaitza.

5 egunetako txangoa Caceres eta Portugalera Elitxu Auzo Elkartearekin

Ibilbidea:
  - 2017-4-19: Irteera 6:00etan ohiko tokitik. Trujillora joango gara.  Bidean bazkaldu, Plasencian, eta Victoria hotelera iritsiko gara. Arratsaldez Trujillo bisitatuko dugu.

  - 2017-4-20: Goizez, gosaldu ondoren, Guadalupe bisitatuko dugu. Bazkaria hotelean eta arratsaldez Yusteko monasteriora eta La Vera haranera bisita.

  - 2017-4-21: Egun osoko txangoa Olivenza eta Elvas (Portugal) herrietara.

Korrika txiki eta kantu-bazkaria Mikel Markez eta Arkaitz Minerrekin Landetxan

Data: 
Igandea, Apirila 2, 2017 - 11:30
Non: 
Landetxa

- 11:30 Korrika txiki Auzoan barrena auzoko elkarte eta bizilagunen partehartzearekin.

- 14:30 kantu bazkaria.
     Txartelak 20€ - Haurrak: 5€ (Itzala, Ottazpi eta Auzo Elkarteko taberna ala telefonoz: 665709036). Ez itxaron azken unerarte txartelak erosteko

Azken bi lekuak Hodei programazioko ikastaroan

Hodei programazioko ikastaro bat hartuko du Bidasoa bizirik-eko El Espazio de profesiones con futuro bulegoak, martxoaren 31tik ekainaren 19ra. Bi leku geratzen dira eta izen-emateak http://www.elespazio.com/sec_cursos.asp. web gunean egin daitezke. Doako ikastaroa da, aitzindaria teknologia berrien arloan.

4.0 Industriako azken teknologiak egongo dira Krea Bidasoa 2017n

“4.0 Industria”ko azken teknologiei buruzko erakusketa izango da aurtengo Krea Bidasoa azokako berritasun nagusia. Beso robotiko baten funtzionamendua ezagutzeko aukera emango du, etorkizunean, roboten eta gizakien arteko elkarbizitza nolakoa izango den imajinatzeko. 3D inprimagailuak eta inpresio material ezberdinak ere egongo dira, fabrikazio gehigarriaren abantailak ezagutzeko.

Hamazazpi enpresak Bidasoa bizirik-en bidez eskaini dituzte lanpostuak Turislan-en

Bidasoa bizirik-ek Turislan sektore turistikoko lehen Enplegu Azokan parte hartuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, Ficoban. Martxoaren 27an (9:30-14:00 eta 15:30-17:30) eta 28an (9:30-14:00) izango da. Azokaren helburua da lurraldeko sektore turistikoa profesionalizatzea.

Orriak