Berriak

Interpretzaio-ibilbidea Jaizubia - Plaiaundi

Data: 
Igandea, Martxoa 26, 2017 - 09:15
Non: 
Landetxako RENFEko geralekua

Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.

Zuhaitzak landatu lurra (bizitza) berreskuratu

plantaAHT01Gu, gizakiok gainontzeko animali eta landare bezalaxe lurran sortuak  baino lurrak sortuak gara. Lurra bizirik dago, gu bezain bizirik, eta bera osatzen duten osagai berdinek gu ere osatzen gaituzte. Lurrak bizitzaren zikloak bermatzen ditu. Den dena birziklatzen du:  izakien bizitzaldia amaitzen denean gorpuak beste izakien elikadura eta sorleku bilakatzen dira. Bizitzak berak bizitza sortzen du etengabe. Lurra gu gara gu lurra da. Ez gara guztiz burujabe, lurrarekiko eta elkarrekiko menpeko baizik.

Erakusketa "Erbestealdiari begirada", martxoaren 21etik apirilaren 2ra

Data: 
Asteartea, Martxoa 21, 2017 - 18:30 -tik Larunbata, Apirila 1, 2017 - 20:30 -ra
Non: 
Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan
Antolatzen du : 
"Nicolas Gerendiain" Irungo Errepublikarrak

cartel1939an, erbesterako bidean, muga trumilka zeharkatu zuten errepublikano espainiarrak garaituta, ez ziren garaituak sentitzen izpirituan, borroka jarraitzeko asmo a zuten, herrian bertan eta Pirinioetatik harago ere bai, hiru hamarkada luzeetan, eta behar izanez gero, beraien idealen proba diren iraunkortasunarekin eta eroapenarekin.

SORGIN GAUA MUARAN!!!

Data: 
Larunbata, Martxoa 25, 2017 - 20:00 -tik Igandea, Martxoa 26, 2017 - 03:30 -ra
Non: 
MUARA OSTATUA, HONDARRIBIA
Antolatzen du : 
BIDASOAKO ERNAI

Datorren Martxoaren 25ean gaueko 20:00tatik goizeko 03:30 bitarte Bidasoako Ernaiko kideok MUARA gazte taberna bilakatuko dugu. Bertan musika ona eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izateaz gain GAZTE AKELARREA ekimenerako BONOAK lortzeko aukera izango duzue. Gerturatu eta pasa dezagun gau eder bat dantzan!! SORGIN GAUA BADATOR!!!

"MUXUAK":poesia + musika + ilustrazioa (Korrika kulturala)

Data: 
Asteazkena, Martxoa 22, 2017 - 19:00 -tik Osteguna, Martxoa 23, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Oiasso Museoa
Antolatzen du : 
Korrika kulturala

20. Korrika dela-eta, martxoaren 22an, Irungo Oiasso Museoan eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, "MUXUAK": Ainara Maya eta Mattin Martiarenaren eskutik ikuskizuna.

Orriak