Pikoketan armada faxistak fusilatu zituen milizianoei omenaldia
- Gehiago irakurriPikoketan armada faxistak fusilatu zituen milizianoei omenaldia -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 929 irakurketak
- Castellano
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak ezezkoa eman dio Donostian Metroaren pasanteari buruz herri galdeketa bat egiteko Satorralaia bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin aurkezturiko eskaerari.
Heldu den asteazkenean, 26, 19tan Lakaxitan gelditu gara antolatzen hasi nahi diren sukaldaritza begano tailerrei buruz hitz egiteko. Hurbildu interesa baduzue.
Irungo EH BILDUk urriaren 26rako hainbat gizarte eragilek deitu duten mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditugu Irungo herritarrak.
Azkeneko 3 urteotan irakaskuntza pairatzen ari den beste erasoetako bat dugu errebaliden ezarpena. Aurten, DBH4ko eta Batxilergoko ikasleek egin beharko dutena, hain zuzen ere. Gure gazteen errealitatea ezagutzen ez duen kanpoko azterketa egin eta gainditu behar dute.
Bertsozaleak zorioneko daude, udazkenarekin batera bertso garaia iritsi da Irunera. Urrian Kabigorriko bertso-gauak hasi ziren eta gaur "Joxe Mari Lopetegiren iturritik bertsotan" emanaldi musikatua Udal Kontserbatorioan izan da. Hurrengo parada Hazian dute azaro hasieran.
Urriaren 25ean, 20:00tan kontzertua izango da Irungo Lakaxita gaztetxean. Triple X eta Zotz! ariko dira zuzenean.
TRIPLE X (Kolonbia)
Bogota hiritik punk rock azkarra. Leonor SS edo Siniestro Total taldeen orditan
ZOTZ! (Irun)
Apurtu taldean ibilitako musikari batzuk martxan jarritako banda berria. Musikalki 77'ko punka jorratzen dute.
Añorga Txikiko (Donostia-Euskal Herria) eraldatu eta autogestionatutako Firestone fabrikak, hacktibisten arteko urteroko jasoko du, 17. Hackmeetinga, Hackstone. Topaketa urriaren 29, 30 eta 31ean izango da eta subirautza sozial eta teknologikoaren inguruko gai desberdinak jorratuko dira bertan: energia, zifratzea, P2P, kultura askea... Sarrera muxutruk izango da eta antolaketa modu guztiz horizontalean egingo da.
Gaur, 2016ko urriak 15, Donostiako Ibaeta Campusean Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 30 langilek IREKI ekimena aurkeztu dute. Bertan bozeramaile lanetan jardun diren Julen Mitxeltorenak (Baztan), Erika Mozok (Bilbo) eta Lorentxa Austinek(Urruña) azaldu dutenez, euren ekimenaren helburua da langileen bultzadaz euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea.