Helduon bizimodu urbano frenetikotik ihes egin eta jolas librean naturan murgiltzea da, Lurmaitte udalekuak eskaintzen duena. Pedagogia berdean oinarrituta, Ibarlako Meaka auzo elkartearen egoitza dute udaleku hauetan kanpamendu basea, baina 3-12 urte bitarteko haurrek aire zabalean ematen dute eguna naturarekin konektatuz.
Malen Idarramendik bere burua gimnasta moduan irudikatzen du etorkizunera begiratzen duenean. Joku Olinpikoetan egon nahiko luke noizbait eta horretarako, pausu ezin hobeak ematen ari da.
Igor Enparan alkateak eta Azahara Dominguez arloko diputatuak hainbat hobekuntza aztertu dituzte. Haien artean, Udalak Hondarribian martxan jarriko duen hiri-busa edota Hondarribia eta Hendaia arteko txalupa Mugi sisteman integratzeko aukera.
Urretxuko Kkinzona Irratian bazen Zaratataraz izeneko punk hardcore saio bat eta noizean behin saioan emandako taldeen bilduma diskoak kaleratzen zituzten, guk hoietako bat izanen dugu entzungai, WARCRY, 24 IDEAS, HOMOMILITIA, IBEX 35, GAUZE, RUIDOSA INMUNDICIA, STREET ALARM, APPALACHIAN TERROR UNIT, EKKAIA, AUKTION, RUIDO DE RABIA, EXTREME NOISE TERROR, HHH, TERRORIZER, BORN DEAD, SUBTERRANEAN KIDS, RAKKAUS, ANESTESIA, POISON IDEA, BLACK PANDA, UPRIGHT CITIZENS, CONSUME, KARKABA edo DISRUPT taldeak entzunez
Martxoan mobilizatzen hasi zirenetik, lan baldintzak hobetzeko negoziaketan ez dute funtsezko hobekuntzarik lortu. Eta astelehenero Hondarribiko Martxoak 8 plazatxoko elgarretaratzeez gain, maiatzaren 3an, 4an eta 5ean greba egingo dute. Herritarrei dendaren aurrean egingo dituzten mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu diete.
Auzitegi Gorenaren azken epaia «giltzapeturik» gorde izana leporatu dio EAJk udal gobernuari. Jeltzaleek 2018an zuzen jokatu zutela frogatutzat ematen dute, eta aurreko agintaldian mesfidantza giroa sortu zuten oposizioko taldeen akusazioak kontuan hartuta, «gardentasunaren izenean jendaurrean barkamena eska dezatela» exijitu dute orain.
Renferen aldiriko tren zerbitzuak berriz kezka eta haserrea piztu du. Irun -Brinkola linean eginiko murrizketa berriak salatu ditu Eguzki talde ekologistak.
Zerbitzua minimo historikoetan dagoela uste dute, oraingoan AHTren obren ondorioz, trenen maiztasuna izugarri murriztu eta bidaien iraupena nabarmen luzatu dela diote. Juan Mari Beldarrain, Eguzki talde ekologistako kidearekin hitzegingo dugu
Euskararen kaleko erabilera sustatzeko Haurrak Parkean programa ostiral honetan jarriko dute martxan. Maiatzeko ostiral guziz 3-5 urtekoentzat Landetxako Arbium plazan izango da 17:00etan, eta hirierdiko Almudena Grandes plazan 6-9 urtekoentzat 18:00etan. Asteazkenero, aldiz, Palmera-Montero eta Olaketako parkeetan.
Azken hilabeteotan Oiasso Erromatar Museoak jasotzen duen 'Gipuzkoako Emakume Arkeologoak' erakusketari lotuta, Irungo Udaleko Kultura arloak Aranzadiko Antropologia Saileko zuzendaria gonbidatu du «Oroimena eta Arkeologia» izeneko hitzaldia museoan bertan emateko, ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan.
Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.
Maiatzaren 3an, ostiralean, 12:10etik 13:00tara izanen da emankizuna, Bidasoan Euskarazen antolatzaile eta aurtengo protagonistekin · Maiatzaren 2tik 5era luzatuko da egitaraua
Apirilaren 29tik ekainaren 22ra elikadura osasuntsua eta tokiko kontsumoa uztartuko dituzte hamarka herritar parte hartzailek · Sei asteko erronka behin betiko jarrera bilakatzea espero dute antolatzaileek
Irungo Bidasoaldekoak eta Ezpeletako Gozatuz emakumeen abesbatzek Irungo eta Urruñako Pausu (Behobia), auzo berbera dela aldarrikatuko dute kantuz maiatzaren 4an, "Pausun Kantuan" izeneko kontzertu ibiltari batekin. Xaia ostatuan ospatuko den Bidasoan Euskaraz bestarekin bat eginez hasiko dira 17:30an, ondoren Pausuko zubiaren alde bietan abestu eta Behobiako eskola zaharretan amaitzeko.
Irungo Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren hasierako onespen agiriaren «oso balorazio ona» egin du Balaztak. Haiek «aspalditik seinalatutako arazo gehienak jasotzen ditu dokumentuak». Baina trantsizioa «lehenbailehen eman dadin» diagnostikoak agerian utzitako gabezien tamainako «konpromiso politikoa» exijitzen du Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak «egungo egoera kritikoa» irauli ahal izateko.
Ostegun honetan izanen dute lehen saioa, Maria Elorzaren "A los libros y a las mujeres canto" filmaren inguruan · Hilabeteko lehen ortzegunean bilduko dira