Antxeta Irratia Aktualitatea

Antxeta Irratia Aktualitatea jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 2 ordu 42 min

Irungo ezker abertzaleak “Loratze eguna” antolatu du larunbatean

Og, 05/16/2024 - 09:55

Irungo ezker abertzaleak “Loratze eguna” antolatu du larunbatean. Ernai gazte antolakundeak, Hazia elkarteak eta Sortuk, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Kategoriak: Antxeta Irratia

2024ko maiatzaren 16ko berriak

Og, 05/16/2024 - 08:35
Kategoriak: Antxeta Irratia

Urruñako 103 ikaslek, euskararen kriseiluaren ekimenarekin bat egin dute

Az, 05/15/2024 - 16:21

Euskaltzaleen topaguneak, euskararen kriseilua ekimena martxan jarri du. Urruñan 103 ikaslek parte hartuko dute. Euskararen Kriseilua proiektuak 4-8, urte arteko haurrak dituzten familien hizkuntza ohituretan eragin eta transmisioaren garrantzia azpimarratzeko helburuarekin sortu proiektua da.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Seme-alabek lehen mugikorra arduraz erabil dezaten gurasoentzat formakuntza emango dute Mondragon Unibertsitateko ikasleek

Az, 05/15/2024 - 11:23

IKASIZ proiektuaren baitan, Palmera Monteroko Bidasoko campusean bi trebakuntza saio eskainiko dituzte maiatzaren 21ean eta 23an. 15 urtekoen %70ak baino gehiagok telefono mugikorra du, eta gehiegizko erabilera desegokiak egiten dituztela ondorioztatu du UNICEF erakundeak.  

Kategoriak: Antxeta Irratia

Txapela aitzakia hartuta, palan aritzeko deia luzatu dio Emekik eskualdeko emakume orori

Az, 05/15/2024 - 10:34

Hondarribian duela zenbait urte Emekik pala emakumeen ahalduntzeko martxan jarritako proiektuak bere fruituak eman ditu, eta Bidasoaldeko geroz eta emakume gehiago biltzen dira astero palan entrenatzeko. Maiatzaren 18, 25 eta ekainaren 1ean IX. Emakume Pala Txapelketan elkartzeko aukera emango diete Jostaldi pilotalekuan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

2024ko maiatzaren 15eko berriak

Az, 05/15/2024 - 08:47
Kategoriak: Antxeta Irratia

Euskadiko itsasargien lagunak kultur elkarteak, Hondarribiko itsas ondararen jardunaldietan parte hartuko du

Ar, 05/14/2024 - 18:00

Euskadiko itsasargien lagunak kultur elkarteak,Hondarribiko itsas ondararen jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldi hauek, Hondarribiko itsas ondarearen balioa eta garrantzia gogoratzeaz gain, hiriaren itsas nortasunaren balioa nabarmentzea du helburu. 
Euskadiko itsasargien lagunak elkarteak, dokumental baten proiekzioa eta erakusketa bat prestatu du hitzordu honetarako. Honetaz hitzegiteko,Iñaki Garcia, Euskadiko itsasargien lagunak elkarteko kidea dugu gurean.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Errepresioaren aurkako gaualdia antolatu dute Hendaiako Enbata gaztetxean

Ar, 05/14/2024 - 17:16

Polizia frantsesak joan den martxoaren 6an U14 kolektiboaren kontrako atxiloketa operazioa egin zuen Urruñan. Haien artean urruñar eta hendaiar gazteak zeudela aipatu genuen. Ekainaren 11n epaiketa dute atxilotutako bost gaztek, eta haien aldeko sustengu gaualdia antolatu dute gaztetxean. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hondarribiko itsas-ondarean arreta ipiniko dute maiatzaren 16tik 18ra

Ar, 05/14/2024 - 17:16

Ardorak arraien presentzia bezala, historiak agerian uzten du “Hondarribia Itsas-Herria” dela. Ideia horretan sakontzeko topaketa antolatu du Udalak lemixiko aldiz herriko hainbat eragilerekin lankidetzan. Herriaren iragana eta oraina zintzelatu duen itsasoarengandik jasotako ondarea gorde, eta aurreko belaunaldien bizipenak eta kultura egungo hondarribitarrei transmititzeko helburua dute. Hiru egunez, dokumental, mahainguru, erakusketa, itsas-ondare proiektuen aurkezpen eta bisita gidatuekin batera.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Sokoa enpresan soldaten negoziazioa blokeatua dela salatu dute LABek eta CFDTk

Ar, 05/14/2024 - 15:42

Zuzendaritzak urteroko derrigorrezko soldata negozioazioa eten duela salatu dute LAB eta CFDT sindikatuek · Soldatak inflazioari egokitzea eskatzeaz gain, Zuzendari Orokorraren “botere kontzentrazioa” ere salatu dute

Kategoriak: Antxeta Irratia

Heriotzaz eta doluaz lasai hausnartzeko «Death cafe» antolatu dute larunbatean

Ar, 05/14/2024 - 15:17

Maiatzaren 18an (17:00etan) Hendaiako Borderline Fabrikan «Death cafe» edo «Heriotzaren Kafea» topaketaren beste saio bat egingo dute. Bidasoa Zurekin taldearen eskutik hilero egin ohi duten topaketa honetan, zendu den senide edo lagun horren lekua nola bete jakin ezinik dabiltzaten pertsonek taldean hausnartzeko aukera dute.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Alaine Aranburu

Ar, 05/14/2024 - 15:12
Kategoriak: Antxeta Irratia

Alaine Aranburu

Ar, 05/14/2024 - 15:12
Kategoriak: Antxeta Irratia

Ainara Garcia Goitiandia

Ar, 05/14/2024 - 14:54
Kategoriak: Antxeta Irratia

Ainara Garcia Goitiandia

Ar, 05/14/2024 - 14:54
Kategoriak: Antxeta Irratia

Ainara Garcia Goitiandia

Ar, 05/14/2024 - 14:54
Kategoriak: Antxeta Irratia

Ziortza Karrantza

Ar, 05/14/2024 - 14:48
Kategoriak: Antxeta Irratia

Garazi Basterretxea

Ar, 05/14/2024 - 14:44
Kategoriak: Antxeta Irratia

Goizeder Taberna

Ar, 05/14/2024 - 14:40
Kategoriak: Antxeta Irratia

Aitziber Lasa Iglesias

Ar, 05/14/2024 - 14:32
Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak