Antxeta Irratia Aktualitatea

Antxeta Irratia Aktualitatea jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela ordu 1 12 min

Zuriñe Hidalgo

Ar, 05/07/2024 - 14:47
Kategoriak: Antxeta Irratia

Uxue Amonarriz Zubiondo

Ar, 05/07/2024 - 14:43
Kategoriak: Antxeta Irratia

Oihana Briones

Ar, 05/07/2024 - 14:15
Kategoriak: Antxeta Irratia

Plaiaundiko sexu erasoa gaitzetsi dute Irunen, eta justiziaren arduragabekeria Donibane Lohitzunen

Ar, 05/07/2024 - 13:34

250 pertsonatik gora elkartu ziren atzo Donibane Lohizuneko Luis XIV.a plazan, Ipar Euskal Herriko elkarte feministek deiturik. Eta beste 100 lagun inguru Irungo San Juan plazan, M8 Asanblada Feministak eta Irungo Udalak deitu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako elgarreratzean ere.

Kategoriak: Antxeta Irratia

BATeko neskek historia egin dute

Ar, 05/07/2024 - 13:09

Bidasoa Atletiko Taldeko Ohorezko Lehen Mailako nesken taldeak (BATGirls gisa ezagunak) mailari eusteko helburua lortu du joan den asteburuan. Are gehiago, historia egin du Ligan, bere multzoko bigarrena izan baita, eta estatu mailako sailkapen orokorreko zortzigarren postuan kokatu da. Horrenbestez, aurreneko aldiz bere historian, nazio mailako tituluaren borrokan lehiatuko dira hirugarren eta azken topaketan. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

«Beti demonizatu dugu sugea, baina batekin topatuz gero, poza sentitu eta gozatu beharko genuke»

Ar, 05/07/2024 - 12:35

Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologo honek hiru urte eman ditu Aiako Harrian, gure inguruan bertan bakarrik topa dezakegun suge berde-horiaren populazioa ikertzen. 2020ean #sugebizi proiektua abiatu zutenetik, Aranzadik herritarren begiak ditu Euskal Herri osoan sugeen beha eta zaintzeko prest. Narrasti hauen ospe txarra uxatu nahian, «zientzia eta konzientzia sortzeko» lanean ari dira biodibertsitatearen kate-begi garrantzitsuak direlako.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Donna Apellanizek seme-alaben emozioak zaintzen ikasteko hitzaldia emango du Kultur Etxean

Ar, 05/07/2024 - 11:38

Gipuzkako Foru Aldundiak aurten Hondarribian proposatu dituen Treba Gurasoak saioek arrakasta lortu dute. Pandemiaz geroztik, emendatu diren gazte-nerabeen arazo mentalak eta emozionalak gurasotasun positibotik prebenitzeko hitzaldia 17:30an izango da asteazken honetan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

2024ko maiatzaren 7ko berriak

Ar, 05/07/2024 - 08:45
Kategoriak: Antxeta Irratia

Alkateak «zintzotasun politikoa» eskatu dio EAJri Gabarrariko beilategiaren aferan

Ar, 05/07/2024 - 08:42

Gobernu Taldeari martxoaren 13ko «epaia izkutatu eta gardentasun  falta» leporatu zion EAJk maiatzaren 2an. Baina alkateak apirilan Gabarrariko bizilagunekin eta jabeekin hauek informatzeko bilera bana izan zuela oroitarazi du Igor Enparanek. Jeltzaleek ia bi aste lehenagotik gobernuaren partetik jasotako informazioa Udalaren jarduna baldintzatzeko erabili izana, eta «bidean modu bortitzean gurutzatu» direla leporatu die alkateak.  

Kategoriak: Antxeta Irratia

Airearen kalitatea 24 orduz monitorizatzeko zortzi neurgailu instalatu dituzte Irunen

Al, 05/06/2024 - 13:58

Azken Portuko trafiko handiko guneaz gain, gainerakoak Irungo Udalak aurreikusten duen 'Isuri Apaleko Eremua'n kokatu dituzte nitrogeno dioxidoa, PM10 partikulak, PM2,5 partikulak, karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta ozonoa etengabe neurtzeko. Sonometro bat ere badute, hiriko zarata neurtzeko. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Donibanen eta Irunen kontzentrazio deialdiak gaur, asteburuko erasoak gaitzesteko

Al, 05/06/2024 - 13:26

Donibane Lohitzuneko hotel batean hiltzaileak aitortu duen «krimen bortitza» eman den asteburu berean, emakume bat sexu eraso baten biktima izan da Irungo Plaiaundi natur parkean txakurra paseatzen ari zela. Elgarretaratze deialdi zabalak egin dituzte mugimendu feministek eta erakunde publikoek gaur 19:00etan, Donibane Lohitzuneko Louix XIV eta Irungo San Juan plazan. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Puntu beltza zena, Via Irunekin lotuko duen oinezkoen pasabide bilakatu dute San Miguel auzoan

Al, 05/06/2024 - 13:17

Tren geltoki zaharretik metro gutxira beti izkutuan egon den Gaztainondo kalea oinezkoentzat pasabide izan dadin, 880.000 euroko inbertsioa egin du Irungo Udalak. Altuera kota handia salbatzen duen igogailuak, LED argiteri berriak, eskailera zabalagoak, eta ferrokarrilaren historia gogoan duen mural batek osatzen dute proiektua.

Kategoriak: Antxeta Irratia

2024ko maiatzaren 6ko berriak

Al, 05/06/2024 - 08:53
Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak