Polizia frantsesak joan den martxoaren 6an U14 kolektiboaren kontrako atxiloketa operazioa egin zuen Urruñan. Haien artean urruñar eta hendaiar gazteak zeudela aipatu genuen. Ekainaren 11n epaiketa dute atxilotutako bost gaztek, eta haien aldeko sustengu gaualdia antolatu dute gaztetxean.
Ardorak arraien presentzia bezala, historiak agerian uzten du “Hondarribia Itsas-Herria” dela. Ideia horretan sakontzeko topaketa antolatu du Udalak lemixiko aldiz herriko hainbat eragilerekin lankidetzan. Herriaren iragana eta oraina zintzelatu duen itsasoarengandik jasotako ondarea gorde, eta aurreko belaunaldien bizipenak eta kultura egungo hondarribitarrei transmititzeko helburua dute. Hiru egunez, dokumental, mahainguru, erakusketa, itsas-ondare proiektuen aurkezpen eta bisita gidatuekin batera.
Zuzendaritzak urteroko derrigorrezko soldata negozioazioa eten duela salatu dute LAB eta CFDT sindikatuek · Soldatak inflazioari egokitzea eskatzeaz gain, Zuzendari Orokorraren “botere kontzentrazioa” ere salatu dute
Maiatzaren 18an (17:00etan) Hendaiako Borderline Fabrikan «Death cafe» edo «Heriotzaren Kafea» topaketaren beste saio bat egingo dute. Bidasoa Zurekin taldearen eskutik hilero egin ohi duten topaketa honetan, zendu den senide edo lagun horren lekua nola bete jakin ezinik dabiltzaten pertsonek taldean hausnartzeko aukera dute.
Urrian 56 lagun ingururekin Kasino Zaharra txiki geratu zitzaienez, maiatzaren 23an 18:00etatik 20:00etara antolatu duten Mintzodromoak plaza mugatuak izango ditu. Euskaraz ikasi edo praktikatu nahi, baina non edo norekin egiteko aukera ez duenari, akatsak egiteko kezkarik gabe gune egokia proposatzen du egitasmo honek.
Datozen lau ostegunetan 'Parketarrak' ekimena proposatuko dute Puntaleko haur parkean. Hondarribiko Udalak eta Hezten elkarteak herriko 3 eta 9 urte arteko haurrek jolastea eta gozatzea euskararekin lot dezaten udazkenean antolatutako aurreneko saiakerak jasotako harrera beroa ikusita, udaberrian bigarrenez antolatzea erabaki dute.
SRU legea betetzeko 600 bizitegi sozial eskax dira Urruñan, eta urtero 300.000 euroko isuna pagatzen du herriko etxeak etxeen %25a soziala ez bermatzeagatik. 2026 urtea bitartean 200 bizitoki sozial gehiago lortzeko hainbat proiektu garatuko dituzte.
Akitaniako lehenbiziko hondartza da berrikuntza hau instalatzen, eta Zokoburutik Dunbarrietara dauden hiru kilometro luze hondartzan zehar 8 mastan gainean ezarri dituzte. Sorosleen lanak arindu eta zaintza lanak indartzeko aukera emateaz gain, abisuak bainuzale guztiek entzuteko moduko sistema dela azpimarratu dute.
Maiatzan deitu dituzten lau greba egunetako aurrenekoak «erabateko jarraipena» izan du ELA eta UGT sindikatuen arabera. Asteazkenean AUIFeko zuzendaritzarekin negoziatzeko bilera dute, baina akordiorik lortu ezean maiatzaren 20ko greba mantenduko dute. Eta hilaren 27 eta 31koaren ondotik ere, Irungo Udalak udalbatzan onartu nahi dituen kontratu berriaren plieguetan beren eskaerak aintzat hartuko ez baditu, ekainan jarraituko dute.
Joan den astean Baionan, Zuraiden eta Uztaritzen irudiak grabatu ondotik, gaur Hondarribiko Alde Zaharrean aritu dira Asier Altunak zuzenduriko filma grabatzen. Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberrian oinarrituta, Gerla Zibilaren garaian egiazki gertatu zen istorio bat kontatzen du, eta zazpi asteko grabaketaren erdian daudela, gure inguruetan jarraituko dute eszena gehiago egiten.