2300 pertsonek eta elkartek sinatu dute zirkulazio librearen eta harreraren aldeko manifestua. Harrera Sareak 5.500 pertsona ingururi egin dio harrera sortu zenetik, duela 6 hilabete.
“Euskal Herria #HarreraHerria” lelopean pertsona ororentzako zirkulazio librea aldarrikatuko da eta, era berean, erakundeei harrera integrala eta duina exijituko zaie Euskal Herrian gelditu edo bertatik pasatzen diren migratzaile guztientzat. Manifestazioa Fikobatik irtengo da, Santiago zubia zeharkatuko du Hendaiako Erretentzio zentruko komisaldegiraino, ondoren, berriro ere Irunera itzultzeko, udaletxearen parean amaituko delarik. Bertan, manifestua irakurriko dute eta bertsolariek eta Glaukoma eta Bad Sound musika taldek tadeek emanaldia eskainiko dute.
Migrazio lurraldea, harrera lurraldea. Manifestua sinatu duten 2300 pertsonen eta elkarteen artean alderdi politikoak, sindikatuak, giza eskubideen aldeko elkarteak eta gizarte eta kulturako erreferenteak daude. Manifestazioak Europako legeria eta edozein migratzaileren eskubideak aitortzen eta bermatzen dituzten nazioarteko itunak aplikatzea exijituko du, baita zirkulazio librerako pertsona orok dugun eskubidea ere. Gainera, migratzaileei ezartzen zaien esplotazio egiturazko egoera, arrazismoa eta eskubideen berdintasun eza salatuko da. Harrera Sareak aldarrikatuko du migratzaileen herrialde garen heinean, harrera eta solidaritate herrialdea garela baita ere, geure historian zehar demostratu den moduan. Injustizien aurrean gizarte zibil sentikorra garela erakutsiko da, arrazismoaren eta xenofobiaren aurka eta pertsona ororen berdintasunaren alde borrokatzeko prest dagoena. Egungo egoeran, Euskal Herriko Harrera Sareak osatzen dituzten pertsonen apostu inklusiboa eta arrazismoaren aurkakoa goraipatu beharra dago. Bereziki, muturreko eskuinaren eta ideologia atzerakoienen eta antidemokratikoenen diskurtsoen legitimazioa gorantz ari denean. Era berean, Aita Mari itsasontziko kideekin solidarizatu nahi dugu. Izan ere, Mediterraneoan hiltzen diren pertsonak, hain zuzen ere, Europar Batasunak bultzatutako politika migratzaile arrazisten ondorioz hiltzen direnak salbatzeko helburuarekin itsasoratzea debekatzen baitiete.
Ikusezin egin duten egoerari erantzuna. Migratzaileen Euskal Herrirako etorrera areagotu egin da beste bide batzuen itxiera dela eta. Honek agerian utzi du gizarteko sektore anitzen beharra eta borondatea, errealitate honi erantzun duina ematekoa, berria ez den egoera, egiturazkoa dena eta hortaz, desagertuko ez den errealitatea. Euskal erakundeek hasiera batean pertsona hauei ez ikusiarena egin zieten. Horregatik, sortu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan Harrera Sareak, hala nola, Irunen, Donostian, Bilbon eta Baionan. Sare hauek naturaltasunez sortu ziren eta pertsona anitzek osatzen dituzte. Erakundeen erantzunik gabe sei hilabete baino gehiago igaro ondoren, pausu bat aurrera emateko prest dauden era guztietako ehunka pertsona, solidaritatearekin eta harrera sareekin konprometituta, erakundeei dagozkien harrera betebeharrak bete ditzaten exijitzeko prest daudenak.
Eragin politikoa eta behar humanitarioa. Gaur egun badaude migratzaileak laguntzeko bitartekoak. Hauek aldatzen, bilakatzen joan dira eta oinarrizko beharrak asebetetzen (jan etalo egin), baina beti berandu eta modu eskasean. Hala eta guztiz ere, rgentziazko behar horiez gain, hau da, janariaz eta oheaz gain, badaude oinarrizko beste hainbat behar erakundeek bete gabe uzten dituztenak eta horretan dihardute Sareak: eskubideen informazioa (nazioarteko babesa, adin txikikoak, emakumeak edota LGTBI pertsonak besteren artean), kokalekua, zerbitzuen argibideak, arropa, mugikorrak, familiekin harremana, diruaren jasotzea, laguntza emozionala, eta abar. Hauek guztiak oinarrizko beharrak dira, haien egoera berean edonork beharko genituzkeenak, eta Sareak kudeatzen dituenak.
Gogoratu behar dugu pertsona hauek klandestinoki bidaiatzera behartuta daudela, bidaian zehar eta zeharkatzen dituzten herrialde guztietan poliziaren eta trafikatzaileen biolentzia pairatzen dute. Neurri handi batean biolentzia hori Europako politika migratzaile arrazistek eragiten dute, bizitza hobea bilatzen duten pertsonei bisa eta bide segurua ukatzen. Bien bitartean, europearrontzat Afrikako edozein herrialdetara bidaiatzeak 700 euro inguru balio du eta 6 ordu inguru irauten du bidaiak; migratzaileentzat, berriz, 5000 eurotik gorako kostua du eta hilabeteak edota urteak eman behar izaten dituzte bidaiatzen, arrisku egoera larrian gainera.
Sareak komunitate-lanerako gune. Sareek argi erakutsi dute pertsona askoren inplikazio maila altua, gainera, laguntza zuzenerako eta eragin politikorako ekintza soziala eta solidaritaterako gune bat ireki dute. Pertsona hauek Europak aplikatzen dituen politika migratzaile arrazistak arbuiatzen dituzte. Azken batean, haien lanarekin guztientzako gizarte justuagoa eta errespetagarriagoa eraikitzen dute, bizitzeko egokiagoa den gizartea, jatorria, kultura edo dena delako aniztasuneko ezaugarria kontutan hartu gabe.
Horregatik guztiagatik, euskal herritarrak deitzen ditugu datorren larunbatean, urtarrilak 26, gurekin bat egitera.
Euskal Herria #HarreraHerria
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1326 irakurketak
- Castellano