ELA sindikatua

Euskara

Zerbitzuen munizipalizazioa bai, lanpostuen defentsa ere bai!

Errenteriko TAO.jpgErrenteriako T.A.O-ko langileak.- Dagoeneko ezaguna den bezala, Errenteriako udal gobernua osatzen duten EH Bildu eta Irabaziz-ek T.A.O zerbitzua munizipalizatzeko erabaki hartu dute. 25 urtez esku pribatuen gestiopean egondako zerbitzua udalak kudeatuko du urtarriletik aurrera. Honaino, hala esanda, dena ondo. Baina non sortzen da arazoa? Non dago gatazka? Ba hona hemen gakoa: orain arte eskeinitako zerbitzuaren atzean pertsonak gaude, urte luzez lanean eta borrokan jardun dugun langileak, eta hala den heinean ezin uler daiteke nola udal gobernu batek halako erabakia har dezaken langileon lanpostuen mantentzea bermatu gabe.

Gaur arratsaldean Aztiko langileek stop esan diote prekarietateari!

Azken urteotan sarritan entzun dugu Eusko Jaurlaritza I+D onurak garatzen. Gure herria aintzindari omen da arlo honetan eta harro egoteko arrazoi asko omen ditugu. Bertsio honek aurrez aurre jotzen du halere sektore horretan lan egiten dugunok pairatzen ditugun baldintzekin: geroz eta jende gutxiago ari da lanean, eta euren lan baldintzak kaxkartzen joan dira etengabe.

Moito patron, pouco mariñeiro

ELA eta LAB sindikatuak.- Fundación AZTI – AZTI Fundazioa Euskadin erreferentziazko erakundea da ozeanografi, arrantza eta elikagaien ikerketan. AZTI-SIO izenarekin, eta izaera publikoa gordez, “Servicio de Investigación Oceanográfica”ren (SIO) eta “Arrantzarekiko Zientzia eta Teknologia Iraskundea”ren (AZTI) bat-egitearen ondorioz sortu zen. 1994.ean AZTI izena hartu zuen.

Carrefour-Oiartzungo 3 greba egunak ez dira egingo

Carrefour-Oiartzungo langileek Maiatzaren 10ean egindako asanbladaren ondoren erabaki dute Maiatzaren 12, 13 eta 15 egunetarako aurrikusia zen greba ez dutela aurrera eramango.

Erabaki hau hartzeko arrazoia, Madriletik Giza Baliabideen eta Harreman Laboralen arduradun orokorrak zentruko langileen lan baldintzen hobekuntza negoziatzeko prestutasuna izan da.

Maiatzaren 12, 13 eta 15ean Oiartzungo Carrefourreko langileek apirilean hasitako grebari jarraipena emango diote

ELA.- 2017ko maiatzaren 12, 13 eta 15 ean Oiartzungo Carrefourreko langileek apirilean hasitako grebari jarraipena emango diote euren lan baldintzen negoziazioa aldarrikatzeko.

Hondarribi prekario, maiatzak 5ean kontzentrazio bat

Autonomako langileen kontzentrazioa, beraien eskubideen alde.ELA-Gizalan Oarso-Bidasoa.- Hondarribiko udaletxeko egoera prekarioa salatzen, hurrengo idatzia egin dugu ELAtik, eta maiatzak 5ean kontzentrazio bat egingo dugu arkupetan.

Hondarribiko Udaletxea da prekarietatearen paradigma Oarso-Bidasoa eskualdean. Behin behinekotasunak plantilaren %35a gainditzen du. 82 langiletik, 43 postua dute “ en propiedad”, 19 interinitatean daude , 30 bakanteak dira eta hauetatik, gutxienez 7 ez daude beteta

Orriak

RSS - ELA sindikatua-rako harpidetza egin