Feminismoa

Euskara

Urria feminista Lakaxitan: "Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz"

Data: 
Asteazkena, Urria 19, 2016 - 18:30
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

urria feminista lakaxita.jpgLakaxitatik, urria feminista bizitzeko proposamenarekin gatoz berriz!

Kasu honetan, "Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz" tailerraz gozatzeko aukera edukiko dugu Jaime Altuna antropologoarekin. Bertan, parekidetasunaren ikuspegitik, maitasuna eraikitzeko eta bizitzeko moduez solastuko dugu, eta bereziki hau gizonen ikuspegitik nola ematen den.

2016-10-12 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan urriak 12 hispanitatearen eguna izanda Ezker Gantxoa lanera!! Jai egun arrotzei intsumisioa!! Kurtsoko lehen irratsaioa indartsu datorkigu, aurreneko elkarrizketan Amaia izan dugu, bera Ikasle Abertzaleak Urriak 12an antolaturiko herri eskolen inguruan mintzatu zaigu, baita IAk etorkizunean izango dituen erronketaz.

Manifestazioa: Hamaika eraso, hamabi erantzun. Feministok prest!

Data: 
Larunbata, Apirila 9, 2016 - 13:00
Non: 
Gasteizeko Bilbo plaza

Larunbat honetan, Apirilak 9, manifestazio nazionala dago Gasteizen "Hamaika eraso, hamabi erantzun. Feministok prest!" lelopean. Oarsoaldetik autobus feminista aterako dute.

Ordutegia: 11:00etan atera eta 15:00tan bueltatu.

Prezioa: 10 € (bazkaltzeko bokata barne).

Izena emateko:
 - Oiartzun: Amazkar eta Txokolategia
 - Orereta: Arkaitza
 - Antxo: Leunda

Gazteok NATO, TTIP ez!

Bakeak baditu milaka definizio. Badago bakea isiltasunarekin lotzen duenik, nahiz eta jakin, isiltasun horrek zapalkuntza ugari gordetzen dituela bere barruan. Badago bakea polizia, kameraz jositako kale eta ejertzito armatuekin lotzen duenik ere. Bakea, demokrazia eta justizia esloganez eztali, zapalkuntzaren existentzia ukatzeko.

Orriak

RSS - Feminismoa-rako harpidetza egin