Abotsanitz.- 2015etik udal gobernuak ez ditu kaleratu indarkeria sexistaren datuak. Abotsanitz Herri Batzarrak Hondarribiko biolentzia kasuak jasotzen dituzten kartelak jartzen hasi zen atzo herrian zehar. 2018ko datuak dira, Segurtasun Sailak jaso eta Eustatek 2019ko maiatzean zabaldu zituenak (2019ko datuak oraindik ez dira ezagutzen).
Beste urte batez Bidasoako Asanblada Feminista kalera aterako da, esparru guztietan emakumeok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko eta ikusarazteko.
2020ko martxoaren 8 honetan ez da greba orokor feministarik deitu, jaieguna denez, baina ez da su-eten bat, antolatzen jarraitzen dugu, gure borrokan jarraitzen dugu eta gero eta gehiago gara eta indartsuagoak.
Abotsanitz.- Aranzadi Zientzia Elkartea, udalaren eskariz, 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari da atzotik. Guadalupeko gotorlekuko indusketa arkeologikoan presente egotea debekatu dio gaur Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak (EAJ) Aitzol Arroyo historialari eta Abotsanitz oposizioko lehen taldeko zinegotziari. Aranzadi Zientzia Elkarteko bi kide ari dira indusketa egiten, atzotik. 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari dira. Arroyo izan da orain arte indusketara hurbildu den udal kide bakarra.
Abotsanitz.- 2017ko irailean jarri zituen seinaleak EAJk, urtebete lehenago udalbatzak erabakitakoari muzin eginez.
Hondarribian autokarabanei aparkatzea debekatzen dieten seinaleak erretiratzeko agindu du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko epaitegiak. Sorbeltz, autokarabana erabiltzaileen euskal elkarteari arrazoia ematen dio 254/2019 epaiak, eta Hondarribian horrelako seinaleak jartzeko aukera ematen duen ordenantzarik ez dagoela ebazten du. Abotsanitzek urtetan esandakoa ere berresten du sententziak.
Abotsanitz.- Baserritarren azokarekin gertatu bezala, 2019ko hauteskunde jardunaldietan ere gainkostua eragin zien Montai taldeak hondarribiarrei, hain zuzen ere, Itsas Etxea hauteslekuko zaintza lanengatik.
Montai.- ABOTSANITZek gure enpresari buruz egiten dituen salaketen aurrean, zenbait alderdi argitu behar dira. Lehenik eta behin, gaur egun egiten den lanaren ezaugarriak aldatu egin dira, eta hauek dira.