Irungo EH Bildu

Euskara

Ongizateari garrantzi zero udal gobernuan

ssocialesIrun.jpgIrungo EH Bilduko Gizarte Politikatik hilabete honetan, Urtarrilean, Ongizate batzorderik ez egon izana salatu nahi dugu, arloko arduradunaren esanetan, gairik ez dagoelako mahai gainean azaltzeko. Telefono dei baten bitartez, arloko arduradunak, Sergio Corchonek, batzordea egiteko beharrik ez dagoela jakin arazi zien beste udal taldeko kideei, hauen harridura eraginez.

Sentsibilitaterik gabeko Gizarte zerbitzuak

fotoIrungo EH Bildu.- 2010.urtetik Irunek herritar gehienek ezagutzen ez duten Gizarte Topagune eta Jantoki soziala dauka. Gizarte Zerbitzuen datuen arabera, zerbitzu hauek 273 eta 128 erabiltzaile ezberdinei egiten diete arreta. Ospitale Zaharraren atzeko aldean kokatutako bi gune hauek, astelehenetik ostiralera 10’00tatik 14’30tara eta 16’00tatik 19’00tara baliabiderik ez duten pertsonei dutxatzeko, arropa garbitzeko eta egongela bat eskaintzen die, bazkaltzeko aukeraz gain. Gizarte Topagunera sartzeko ez da baimenik behar, baina jantoki sozialera sartzeko aurretik gizarte langileengana joan beharra dago, non eskatzaileen kasu eta beharrak aztertu ondoren, zerbitzura sarbidea ematen duten, ala ez, erabakiko duten.

EH Bildu-ren zuzenketak 2016ko udal aurrekontu proiektuari

imagenIrungo EH Bildu.- Lehenik eta behin esan beharra dago Irungo udal gobernuak 2016ko aurrekontuak onartzeko zeukan lehenengo data abenduak 29a zela, baina barne araudia urratzeagatik aurrekontuen onarpenerako osoko bilkura atzeratu behar izan zuenez, Euskal Herria Bildu udal taldeak aurkeztutako zuzenketak baliogabe geratzen zirela ulertuta erretiratu egin genituela.

Aurrekontuen osoko bilkura atzeratzearen benetako arrazoiak

argazkiaEH Bildu eta SPI.- Gaurko egunean komunikbaideetan Irunek 2016rako aurrekontuak edukiko zituela irakurri beharko genuke. Baina hori ez da horrela izan. 2015eko abenduaren 18an Ogasuneko delegatu Miguel Angel Paezek, aurrekontuen osoko bilkura atzeratzen zela jakinarazi zuen prentsa ohar baten bidez. Hauek ziren bertan agertzen ziren hitzak;

EH Bilduren Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia

Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin