Irungo EH Bildu

Euskara

Espedienteak formatu digitalean ikusteko egindako eskaera

Irungo EH Bildu.- Gaur, abenduaren 2an, erregistro bidez espedienteak ikusteko eskaera berri bat egin dugu. Uztailaren 30ean egin genuen lehen eskaera eta jakina den bezala, irailaren 18an baiezko erantzuna jaso genuen. Hala ere, gaur oraindik oposizioko hautetsiok ez daukagu espedienteetara formatu digitalean sarrerarik, udal gobernuak dituen baldintza berdinekin.

Gardentasun gabezia

IMG-20151125-WA0002.jpgSí SE PUEDE IRUN udal taldea eta Euskal Herria Bildu udal taldea Irun.- Udalbatza osatu zen egunetik gaurdaino oposizioko taldeei gure betebeharra normaltasunez burutzea eragotzi zaigu. Eta honen adibide garbiena informaziora dugun sarbide eza da.
 
Txosten batetan dagoen informaziora sarrera nahi izanez gero, gaur egun dagokion arlora fisikoki joatea ezinbestekoa zaigu, bertan espedienteen eskaera idatziz egin, eta lekuko administrariari beharrezkoak ditugun fotokopiak egin ditzan eskatu behar diogu. Honako hau interes zehatz batekin nahita ezarritako sistema motela, gardentasun gutxikoa eta kontrolatzailea da.
 

Gardetasun falta

Sí se puede Irun, Irungo EH Bildu.- Udalbatza osatu zen egunetik gaurdaino oposizioko taldeei gure betebeharra normaltasunez burutzea eragotzi zaigu. Eta honen adibide garbiena informaziora dugun sarbide eza da.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin