Etxez etxeko zerbitzuan lan gatazka
Irungo EH Bildu.- 2014ko apirila, Valoriza enpresa etxez etxeko zerbitzua kudeatzen hasi eta bi hilabetera lan gatazka berri bat loratu da gure hirian. Ongizateko batzorde informatiboan udal teknikariek 5 langilek kaleratze abisua mahai gainean dutela adierazi digute.
2013ko uztailean zerbitzu honetako langileak greba batean murgildu ziren beraien lan baldintzen eta zerbitzuaren aldeko borroka aurrera eramanez. Horren ondorioz, Arquisocial enpresari kontratua ez luzatzea erabaki zuen udal gobernuak, ondorengo kontratazio berria esleituz.
Herri honetan bizitako lan gatazka horretan zehar eta ondorengo kontratazio prozeduran ere EH Bilduk bere kezka adierazi izan du, 2013ko abenduaren 27ko osoko bilkuran zerbitzu honen tasaren aldaketan adierazi bezala. Bertan ere, gure aldarria den kudeaketa zuzena egin genuen, enpresa hau kooperatiba baten bidez edo enpresa publiko bat sortuz kudeatua izan zedila.
- Gehiago irakurriEtxez etxeko zerbitzuan lan gatazka -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1400 irakurketak