Datorren ostegunean, hilak 15, hasiko dira berriro artisautza-merkatuak Kabigorrin
Legeak eta segurtasun arauak aldatu bitartean, aforo mugatua izanen dute saioek. Barran jaso ahal izango diren gonbidapenak egongo dira
Legeak eta segurtasun arauak aldatu bitartean, aforo mugatua izanen dute saioek. Barran jaso ahal izango diren gonbidapenak egongo dira
2020.eko irailaren 17tik urriaren 24a bitarte
Atziri bi lagunek osatzen dugu. Feminismoa gure bizitzaren ardatz bihurtu den honetan, guk hutsune bat ikusi genuen. Nolabait ere gure inguruan ez genuen feminismoa erabat euskaraz bizitzen. Ideia honekin sortu genuen Atziri proiektua.
Pixkanaka, jarduerei ekingo diegu berriro
Kabigorri.- Gaur inoiz baino gehiago, Kabigorrik zure laguntza behar du. Osasun-alarmaren eraginez, martxoaren 14tik darama itxita, eta bazkideen kuotak kenduta, gainontzeko diru-sarrera guztiak desagertu dira. Askotariko gastuei aurre egiten jarraitu behar dugu (maileguak, hornidurak, etab.) Eta etorkizuna ez da pozgarria diru-sarrerei dagokienez.
Kabigorri hileko bigarren ostegunetan hasten da eskulangintza merkatuak antolatzen. Datorren ostegunean, hilak 12, hasiko dugu jarduera eta artisauak izango ditugu.
Badator aurtengo hirugarren Kabigorriko bertso-gaua ere, ikasturteko seigarrena. Martxoaren 5an izango da 19:30ean hasita. Bertan ariko dira kantuan Nahikari Gabilondo zarauztarra, Aitor Sarriegi beasaindarra, Iñigo Ugarte irundarra eta Ane Zuazubiskar arrasatearra. Saioaren gidaritza Gotzon Aizpiolea irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Xabier Isasi hondarribiarraren bitartez.